Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Egiazkoa denaren ezaugarria.
egiazkotasun
Murriztu edo mugatu egiten duena.
murrizgarri
Adjektibo bati buruz, izenaren esanahia murriztu egiten duena.
murrizgarri
Bereziki kobrantzak eta ordainketak egiteko baliatzen den banku-kontua, bezeroari txeke bidez ordaintzeko taloitegi bat eskaintzen diona.
kontu korronte
Iraupen handiko denbora-bitarte baten buruan.
epe luzera
Iraupen txikiko denbora-bitarte baten buruan.
epe laburrera
Iraupen ertaineko denbora-bitarte baten buruan, gutxi gorabehera hilabete batzuetatik urte batzuetara luza daitekeena.
epe ertainera
Hasiera eta bukaera jakinak dituen denbora-bitartea.
epealdi
Bereziki ordainketa bati buruz, zatika eta aldi desberdinetan zehar.
epeka
Epeka.
epetan
Epealdi bateko bukaerako data.
epemuga
Errieta egin.
epelak entzun
Enpresan produktu eta sailetako kostuak zehaztu eta aztertu egiten dituen kontabilitatearen adarra.
ustiapeneko kontabilitate analitiko
Zerbait aurrez esan den bezalakoa dela adieraztea.
baieztapen
Zerbaiot egiazkotzat hartuz egiten den adierazpena.
baieztapen
Zerbait aurrez esan den bezalakoa dela adierazi.
baieztatu
Egiazkotzat hartzen den zerbait adierazi.
baieztatu
Zerbait esan den bezalakoa ez dela adierazi.
ezeztatu
Balio edo indarrik gabe utzi; balioa edo indarra galdu.
ezeztatu
Zerbait suntsitu edo desegin.
ezeztatu