Advanced Search
Search Results
2678 total results found
Herrialde edo eskualde batean irakurtzen eta idazten dakiten pertsonen portzentajea.
alfabetizazio-tasa
Jarduera edo zerbitzu bat profesio edo lanbide gisa eratzeko prozesua da, horretarako behar diren trebetasunak garatuz eta hobetuz.
profesionalizazio
Marka eta etiketarik gabe merkaturatzen den ardoa.
ardo generiko
Ezkonberriak ezteien ondoren elkarrekin eta ospakizun gisa egin ohi duten bidaia.
eztei-bidaia
Abaguneak bilatu eta aprobetxatzen dituenaren jokabide maltzurra.
abagunekeria
Abdikatu edo erregetza borondatez uztearen ekintza eta horren ondorioa.
abdikazio
Aurrean gurpil bat eta atzean bi kirten luze dituen orgatila, bultzaka mugitzen dena.
eskorga
Itsasoan eta ibai edo aintzira batean, lehorra uretatik mugatzen duen lerroa edo zerrenda.
urertz
Ezkonduriko bikote baten ezkondu zireneko hogeitabosgarren urteurrena eta horren ospakizuna.
zilarrezko eztei
Ezkonduriko bikote baten ezkondu zireneko berrogeita hamargarren urteurrena eta horren ospakizuna.
urrezko eztei
Ezkonduriko bikote baten ezkondu zireneko hirurogeita hamabosgarren urteurrena eta horren ospakizuna.
platinozko eztei
Prozesu judizialak eta epaiketak garatzen dituen erakundea, epailea buru duena.
epaitegi
Jende zaharra nahiz gaztea elkarrekin eta batera.
zahar eta gazte, denak nahaste
Erabateko eta zalantzarik gabeko ezezkoa.
ezezko borobil
Zerbait endekatu edo horren funtsa eta funtzioa guztiz galtzea.
endekapen
Jateko gogoa eta beharra.
gosedura
Partikular, enpresa edo erakunde batek bidaltzen dituen gutunetako gainaldean inprimaturik agertzen den haren izena eta logoa.
idazpuru
Bere sinesmen eta jardunari buruz ari denean, Eliza Katolikoari berari dagokiona.
apostoliko
Intsektu hegalariek, hala nola erleek eta euliek, hegan egitean sortzen duten hotsa.
burrunba
Arauak eratu eta aplikatzen dituena.
arautzaile