Advanced Search
Search Results
11224 total results found
Pertsonez eta animaliez mintzatuz, bere motakoen artean gailentzen dena.
errege
Kristautasunean, Jesus haurra gurtzera joateko Betleemgo izarra jarraitu zuten jakintsuetako bakoitza.
errege
Xake-jokoko pieza nagusia.
errege
Karta-jokoetan, palo bakoitzean dagoen karta, errege baten irudia duena.
errege
Sumendi baten goi aldean dagoen sakonune zirkularra, nondik laba eta gasak ateratzen diren.
krater
Meteorito batek lurrazala jotzean sorrarazten duen sakonune zirkularra.
krater
Aktibo edo ondasun batek ustegabean jasan duen balio-galtzea.
balio-narriadura
Narriatzea, hondatzen edo desegiten joatea; horren ondorioa.
narriadura
Balio handiegia eman.
gainbalioetsi
Merkatu batean finantza-entitateak bateratzea, bereziki haien arteko fusioen bitartez edo entitate batzuek beste batzuk bereganatuz.
finantza-kontzentrazio
Ikerketa batean oinarritzat hartzen diren kontzeptu, modelo eta teorien multzoa.
erreferentzia-marko
Zerbaiti edo norbaiti egiten zaion zaintza edo jagoletza.
kontrol
Lortutako helburuak bete diren egiaztatzeko jardueren multzoa.
kontrol
Ikerketa batean, aldagai baten eragina murriztu edo ezabatzea.
kontrol
Ebaluazio jarraituan, ikasleriari egiten zaion proba edo azterketa.
kontrol
Aldagai batek gehitzean, beste aldagai bat txikitzen denean gertatzen den erlazio estatistikoa.
alderantzizko korrelazio
Bi aldagai kuantitatiboen arteko erlazio estatistikoaz mintzatuz, aldagai batek gora egitean, beste aldagaiak ere orokorrean gora egiten dueneko egoera.
korrelazio zuzen
Aldagai bat handitzean, beste aldagai bat txikitzen denean gertatzen den erlazio estatistikoa.
korrelazio negatibo
Aldagai bat handitzean, beste aldagai bat handitzen denean gertatzen den erlazio estatistikoa.
korrelazio positibo
Aldagai estatistiko kuantitatibo zenbait batera irudikatzen dituen diagrama estatistikoa.
sakabanatze-diagrama