Advanced Search
Search Results
1728 total results found
Egunaren amaierako otordua egin.
afaldu
Etsita dagoen edo esperantza galdu duenaren sentimendua.
etsidura
Etsita edo esperantzarik gabe dagoenaren sentimendua.
etsipen
Aspaldian erabili gabeko etxeko gauzak saltzeko bigarren eskuko azoka.
ganer huste
Ganer huste.
ganbara huste
Zerbait nonbait jarri eta finkatu.
inplantazio
Afaldu ondorengo denbora.
afaloste
Erreboltatu, matxinatu edo jazarri dena.
erreboltari
Agintearen aurka altxatu; errebolta antolatu eta egin.
erreboltatu
Bakoitz edo bakarra denaren nolakotasuna.
bakoiztasun
Bakuna den edo elementu bakar batez osaturik dagoenaren nolakotasuna.
bakuntasun
Tolesgabetasuna, xalotasuna.
bakuntasun
Zerbait gordailu edo biltegi batera eraman.
gordailutu
Zorrak garbitu edo kentzea.
kitapen
Bakoitzak bere interesen alde jokatu.
nork bere opilari su eman
Nork bere interesen alde jokatu.
nork bere opilari ikatza eman
Kartesiar diagrama batean, koordenatuen jatorritik luzatzen den ardatz horizontala, non x balio edo abzisa ezberdinak kokatzen diren.
OX ardatz
Hizkuntza batzuetan dakiena.
eleanitz
Hizkuntza batzuetan mintzatzen dakiena; hizkuntza batzuk dakizkiena.
poliglota
Estatua eta administrazio publikoak gobernatu edo kudeatzeko funtzioa eta jarduera.
gobernu