Advanced Search
Search Results
2614 total results found
Bereizi edo desberdintzeko ekintza eta horren ondorioa.
bereizkuntza
Enpresa batek eskaintzen duen produktu edo zerbitzua antzeko produktu eta zerbitzuetatik bereizteko ahalegina eta horren emaitza.
bereizkuntza
Gertaera bati buruzko informazioa zabaldu edo argitara atera.
azaleratu
Delako gauzaren egoera.
xedakizun
Itun, hitzarmen edo akordioa adostu.
itundu
Zelularen aurrekaria den egitura organikoa, lipido batzuek osaturiko globulu erakoa.
protobionte
Likido bat erortzean azalera baten aurka talka egiten duen tantetako bakoitza.
ziliporta
Isurkari bat erortzen denean ingurura zabaldu eta azalera baten aurka jotzen duten tantetako bakoitza.
zipriztin
Ezezaguna den magnitude baten gutxi gorabeherako balioa eman.
estimazio
Atabal zabal baten forma duen perkusiozko musika-tresna.
tinpano
Arrantzarako arrain ugari dagoen itsas, aintzira edo ibai eremua.
arrantzaleku
Arrain ugari arrantzatu ohi den lekua.
arrantzategi
Edariak gordetzeko altzaria.
edari-altzari
Haietan garatzen den arrantza arautu eta kontrolatzeko itsasoa zatitzen den eremuetako bakoitza.
arrantzagune
Zerbaitengan ondorio biziak edo gogorrak eragin.
inarrosi
Hildako baten albistea edo haren oroitzapena egiten duen mezu publiko idatzia, bereziki egunkarietan edo hedabide digitaletan agertzen dena.
eskela
Bi gauza edo gehiagok elkarrekiko duten eragin edo harremana.
elkarrekintza
Agintzen duenaren ahalmena eta eskumena.
autoritate
Hipotesi estatistiko bat baztertu eta ondorioz probatu nahi den efektua baieztatzea dakarren gutxieneko ebidentziaren probabilitatea.
esangura-maila
Erakunde bateko arlo, sail edovsekzio bateko buru eta arduraduna.
arloburu