Advanced Search
Search Results
2678 total results found
Zerbait egiteko modu eraginkor eta aldi berean berezia.
trikimaina
Lurrazaleko forma eta egituren deskribapen sistematikoa.
fisiografia
Zuhaitz bateko adarren multzoa, bereziki goi aldekoak eta ingurura zabaltzen direnak.
adaburu
Bi punturen arteko bideari eta distantziari buruz, lerro zuzen bati jarraiki, zeharbide edo bihurgunerik gabe.
lerro zuzenean
Futbolaren modalitatea, zelai txikiagoa batean, ate txikoiagoekin eta talde bakoitzeko bost jokalariekin, atezaina barne, jokatzen dena.
areto-futbol
Jendartean arazoak, liskarrak eta istiluak sorrarazten dituena.
bazter-nahasle
Femur edo izterezurrak goialdean dituen bi irtenguneetako bakoitza, trokanter handi eta trokanter txiki izenekoak.
trokanter
Lau angelu zuzen dituen eta lau aldeak binaka paraleloak dituen lauki edo koadrilateroa.
laukizuzen
Lau alde berdinak eta lau angelu zuzenak dituen poligonoa.
lauki
Gertakari bat bertatik bertara ikusi eta horren testigantza eman dezakeena.
begizko lekuko
Orokorrean, nekez eta poliki.
tirriki-tarraka
Oinez ibiltzeari buruz, ibilera neketsu, baldar eta motelez.
tirriki-tarraka
Toki batean dagoen gehiegizko zarata, bereziki iraunkorra denean, ongizate eta osasunerako kaltegarritzat hartzen dena.
kutsadura akustiko
Egoera gaseosotik egoera likidoa pasatzea, gasa hoztearen ondorioz eta ingurumenean dagoen presio-mailan.
kondentsazio
Argi eta garbi adierazten duena.
adierazkor
Elipse batean, zentrotik perimetrora fokotik igaroz luzatzen den segmentua eta horren luzera.
ardatzerdi handi
Hiperbola batean, zentrotik hiperbolaren erpin bietako bakoitzera dagoen segmentua eta horren luzera.
ardatzerdi handi
Argazki- edo bideo-kamera batean leiarren eta plano fokalaren arteko distantzia, zeinaren bitartez ikus-angelua ezartzen den.
foku-distantzia
Probak edo azterketak zuzendu eta ebaluatu egiten dituen pertsona.
zuzentzaile
Islama erlijio nagusia zeneko lurralde edo herria berriz ere islamera bihurtzeko prozesua eta horren gauzatzea.
berrislamizazio