Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Eraztunez bateratu.
eraztundu
Tratamendu mekaniko edo kimiko baten bitartez beira bati gardentasuna kendu eta zeharrargi bihurtu den beira.
beira esmerilatu
Ekoizpen-prozeusdan emandako tratamendu termikoaren bitartez erresistentzia mekaniko eta termiko handiagoa duen beira.
beira tenplatu
Ozeano bateko itsas hondoak eratzen duen arroa.
ozeano arro
Ozeano arro.
itsas arro
Norbaiti egiten zaion proposamena edo ematen zaion aholkua.
iradokizun
Norbaitengan ideia edo gogoeta bat piztu.
iradokizun
Hezetasunik ez duena.
idor
Pertsonez eta haien jokabideez mintzatuz, serioa, zakarra eta atsegina ez dena.
idor
Pertsonez eta animaliez mintzatuz, gantz gutxikoa.
idor
Edari alkoholdunei buruz, azukre kantitate txikia duena.
idor
Soinuei buruz, laburra eta durundirik sorrarazten ez duena.
idor
Itsasoak edo beste ur masa batek estaltzen ez duen Lurraren zatia, bereziki haiei kontrajarrita hitz egiten denean.
idor
Belarrak eta labora zenbait ebaki eta biltzeko erabiltzen den altzairuzko xafla estu kurbatua, ahoa barrualdetik duena, zurezko kirten batez hornitua eta esku bakar batez maneiatzen dena.
igitai
Burdinaz, neurri handienean, eta karbonoz, batzuetan beste zenbait elementurekin batera, osaturiko aleazio xaflakor eta gogorra, erresistentzia handiko piezak egiteko erabiltzen dena.
altzairu
Azken Afaria ospatu egiten duen kristau erritua, non ogia eta ardoa kontsakratu eta ostiak ematen diren.
eukaristia
Magnitude bat jasotzen duen unitate batetik beste batera bihurtu edo igarotzeko bidertu beharreko konstantea.
bihurketa-faktore
Abolitu egin daitekeena.
aboligarri
Abolizio.
abolimendu
Adeigabea denaren edo begirunerik ez duenaren nolakotasuna.
adeigabetasun