Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Parametroen balio ezberdinetarako lagin edo mostra jakin bat suertatzeko probabilitatea adierazten duen funtzioa, egiantz handieneko zenbatesleak emateko baliatzen dena.
egiantz-funtzio
Aldagai estatistiko banaketa normalari jarraiki banatzen dela ezartzen duen hipotesi estatistikoa.
normaltasun-hipotesi
Lagin-tamaina infiniturantz doalarik, zenbatesle baten bariantzak limite gisa duen balioa.
bariantza asintotiko
Lagin-tamaina handitu ahala, banaketa normalera hurbiltzen doan zenbateslearen nolakotasuna.
normaltasun asintotiko
Bi gauza edo gehiagoren artean elkarrekiko erlazio bat ezarri.
korrelazionatu
Gauza bat beste batekin korrelazioa edo elkarrekikotasuna izan.
korrelazionatu
Aldagai estatistiko bat beste batekin korrelazio estatistikoa izan.
korrelazionatu
Bi gauzek elkarrekin duten erlazioa.
korrelazio
Aldagai kuantitatibo bat beste aldagai kuantitatibo batekin duen erlazioa, bereziki bat igotzean bestea igo edo jaitsi egiten den ezartzen duena.
korrelazio estatistiko
Parametro edo funtzio parametriko bati buruz, zenbatetsi egin daitekeena.
zenbatesgarri
Jostun.
josle
Jauregi bateko zaintzailea.
jauregizain
Jauregi batean egin beharreko lanak zuzentzen dituen pertsona; jauregi bat administratzen duen pertsona.
jauregi-buru
Jauregi-buru.
jauregiburu
Jauregiak eraikitzen dituen lan-maisu edo arkitektoa.
jauregigile
Eraikuntza-lanak zuzendu eta ikuskatu egiten dituen pertsona.
lan-maisu
Etxe batean lan egiten duten mirabeen burua eta etxezain nagusia.
maiordomo
Denbora atxikita duen pendulu baten mugimendu periodikoaren bitartez neurtzen duen erlojua.
pendulu-erloju
Puntu finko batetik esekita grabitateaz eta inertziaz alde batera eta bestera mugitzen den gorputz bat duen mekanismoa.
pendulu
Jauregira heldu.
jauregiratu