Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Abere emea.
urrixa
Une jakin bateko egoera, bereziki arlo sozial, ekonomiko eta politikoan.
koiuntura
Egiarekin bat datorrenaren nolakotasuna.
egiazkotasun
Substantzia kimiko jakin bat metodo analitiko baten bitartez detektatu edo antzeman ahal izateko behar den gutxieneko kantitatea, zehaztasunez kuantifikatzen ez bada ere.
detekzio-muga
Planeta baten atmosferan batez besteko tenperatura gradualki igotzea.
berotze global
Berotze global.
beroketa global
Web-orri edo aplikazio batean bilatzen den informazioarekin zerikusia duten hitzak edo testua idazteko txertatzen den koadro hutsa.
bilaketa-koadro
Liburu edo testu batean erabilitako termino eta izenen zerrenda ordenatua, haiek agertzen diren orrialdeak ere adierazten dituena.
aurkibide analitiko
Zehaztasun jakin batez atzeman eta kuantifikatu daitekeen substantzia kimiko baten kantitatea.
kuantifikazio-muga
Konposizio jakin eta zehatza duen materia edo gai homogeneoa.
substantzia kimiko
Substantizak kimiko bat osatzen duen elementu kimikoen zerrenda, haien proportzioekin eta baterako eratzearekin batera.
konposizio kimiko
Konposatu kimiko baten adierazpen formala, hura osatzen duten elementuen proportzioa zehazten dituena; molekula bat osatzen duten atomoen adierazpena.
formula kimiko
Belaontzi armatu motz eta zabala, Espainian sortua eta XVI-XVIII mendeetan zehar kolonietako merkataritzarako erabilia.
galeoi
Guda batean bi aldeek adostu egiten duten bide segurua, arriskuak dauden zibilak ebakuatu eta haientzako larrialdi-laguntza bideratzeko.
korridore humanitario
Auziak eta arazoak aztertuta, erabaki-organoari proposamenak egin eta aholkuak ematen dituen pertsona-taldea.
aholku-batzorde
Erabakiak hartzen dituena.
erabakitzaile
Otordu baterako jaki zenbait batera dituen plater bakarra.
plater konbinatu
Hizkuntza malgukari batzuetan, subjektuaren edo atributuaren kasuari dagokiona.
nominatibo
Dirua kobratu behar duen pertsonaren izena adierazten duen txekea.
izendun txeke
Izenik gabeko txekea, besterik gabe finantza-entitatera eramaten duenak kobratzen duena.
eramailearentzako txeke