Advanced Search
Search Results
2614 total results found
Enpresa batean bere ustiapen edo jarduerarekin loturiko sarrerak eta gastuak jasotzen dituen kontabilitate-kontua.
ustiapen-kontu
Enpresak epe luzerako dituen ondasun eta eskubideen multzoa eta horien zenbatekoa; delako ondasun eta eskubideek osatzen duten aktiboko ondare-masa.
aktibo ez-korronte
Enpresa batek urtebete baino lehen kontsumitu edo diru bihurtzea espero duen ondasun eta eskubideen multzoa eta haien zenbatekoa; delako ondasun eta eskubideek osatzen duten pasiboaren atala.
aktibo korronte
Enpresa edo sozietate bati buruz, epe laburreko zorren multzoa eta horien zenbatekoa; zor horiek osatzen duten pasiboaren atala.
pasibo korronte
Zorizko gertaera baten maiztasun erlatiboa edo hura agertzen den aldien proportzioa, gertaera horren probabilitate gisa hartzen dena.
probabilitate frekuentzial
Kantatzen, abesten.
kantetan
Estimatutako eredu estatistiko batek datuekiko duen adostasun-maila.
doikuntzaren egokitasun
Hamarka gutxi batzuk bidaiari errepidez garraiatzeko prestaturiko gurpildun ibilgailua.
autobus
Armiarma-sarea.
amama
Pertsona zaharrak elkarrekin bizi eta zaintzen diren etxea.
zahar-etxe
Agure edo pertsona zaharrak bertan bizi eta zaintzen diren etxea.
zaharren egoitza
Suak igortzen dituen partikula gorietako bakoitza.
txinparta
Arazo bat konpondu edo problema bat ebatzi eta soluziora heltzeko garatu beharreko prozesua.
soluziobide
Arazo edo auzi bati bukaera emateko moldea.
soluzio
Zintzilik.
dungulu
Pertsonei buruz, hezteko modua eta horren emaitza.
heziera
Frantziako hizkuntza nagusia, latinetik eratorria, Frantziak antzina kolonizatu edo Frantziatik etorritako migratzaileak jaso dituen munduko hainbat lurraldeetan ere mintzatzen dena.
frantses
Frantziari dagokiona edo Frantziakoa.
frantses
Mitologia eta folklore batzuetako itsasoko izaki mitologiko femeninoa, orokorrean gazte, eder eta ahots goxokoa, gerritik behera hanken ordez arrain baten isatsa duena.
itsaslamina
Alkate denaren kargua.
alkatetza