Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Adierazlearen eta adieraziaren arteko zuzeneko erlazioa.
motibazio
Pertsona edo organo baten erabateko boterean eta gobernu autoritarioan oinarritzen den sistema politikoa.
absolutismo
Absolutuak, hots, zurrunak eta hertsiak, diren printzipioetan oinarritzen den doktrina.
absolutismo
Ideia bat kritika edo hausnarketa egin gabe bereganatzen duena.
akritiko
Gaixotasun edo nahasmendu bati buruz, krisirik sorrarazten ez duena edota krisirik gabea.
akritiko
Antzinako Erregimenean, noblezia eta kleroa ez bezalam, pribilegiorik gabeko klasea, nekazariek, artisauek eta burgesiak osaturikoa.
hirugarren estatu
Kemen edo ekiteko indar handia duena.
kementsu
Kemen edo indar handiz.
kementsu
Beste batzuekin adostasunez agintea edo ardura hartzen duena.
aginkide
Lo egiten den denbora.
loaldi
Zirkunstantziek edo uneko faktoreek eragindakoa.
zirkunstantzial
Zirkunstantzia bat adierazten duena.
zirkunstantzial
Aseezin.
ezinase
Asegaitz.
asekaitz
Ikastaro, azterketa edo hezkuntza-maila bat gainditu dela egiaztatzen duen agiri baten titular edo jabea.
agiridun
Errieta; liskarra.
agirakaldi
Beste baten agindupean edo mendean dagoena, autonomiaz edo askatasunez jokatzeko aukera mugatuarekin.
agindupeko
Agindua ematen duena; bereziki, finantza-entitate bati ordainketa edo transferentzia bat egiteko agindua ematen diona.
agindu-emaile
Kargu politiko edo militar baten agintearen ikurra den makila, haren edukitzaileari horren dignitatea ematen diona.
aginte-makil
Sistema baten funtzionamenduari buruzko informazioa adierazgailu eta pantailen bidez eman eta hura kontrolatzeko botoiak, hautagailuak, irristailuak dituen panel edo mahai moduko gailua.
aginte-panel