Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Pertsona batek oinarrizko diagnostikoa eta tratamendu sinpleak jasotzeko osasun-sistema batean eskaintzen diren zentro, mediku eta beste osasun-profesionalen eskaintza.
lehen mailako arreta
Euskaraz nahiz erdaraz dakiena, baina erdaraz erraztasun handiagoa duena.
erdal elebidun
Euskaraz nahiz erdaraz dakiena, baina euskaraz erraztasun handiagoa duena.
euskal elebidun
Bi hizkuntzetan erraztasun edo gaitasun handia duen pertsona.
elebidun orekatu
Soldatak ez igotzeko erabakia, bereziki gastuak murrizteko hartzen dena.
soldata-izozte
Eguzkiak jotzen duen lekua.
egutera
Eguzkiak jotzen duena.
egutera
Hilobi bat estaltzen duen harlauza; hilobiaren ondoko oroitarria.
hilarri
Hilerria.
hilarri
Erakunde bati eskumenez edo ohiko jardueraz dagozkion jarduera eta ekintzen multzoa.
ekintza-eremu
Ekintza-eremu.
jarduera-eremu
Jarduera ekonomiko mota zehatz zenbait biltzen dituen lehen mailako multzoa.
jarduera-adar
Izatez, egiaz edo praktikan, teoriak edo arauak ezartzen duena aintzat hartu gabe.
de facto
Lanean, zereginetan edo norberaren ekimenetan gogoz eta gelditu gabe aritzea.
pertseberantzia
Filmak egiteko jarduera; filmak egiten dituen industria.
zinemagintza
Irudi higikorrak hartu eta proiektatzeko tekniken multzoa.
zinematografia
Zinemaren jarduera.
zinematografia
Grafo haztatu batean, ziklorik sortu gabe erpin guztietatik igarotzen den ertzen multzoa.
zuhaitz estaltzaile
Grafo haztatu batean, ziklorik sortu gabe erpin guztietatik guztizko pisu do neurriarekin igarotzen den bide edo ertzen segida.
zuhaitz estaltzaile minimo
Bere garrantziaren arabera ertz bakoitzari balio bat esleitzen dion grafoa.
grafo haztatu