Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Pertsona edo erakunde batek bere ohiko jardueran zehar bildutako liburu edo dokumentu bibliografikoen multzoa, gehienetan aski homogeneoa dena.
funts bibliografiko
Aldagai kuantitatibo bati buruzko datuak dagokien haztapen edo garrantzi-balioarekin bidertuz eta horren emaitzak batuz, gero datu kopuruarekin zatitzeko, kalkulatzen den batezbestekoa.
batezbesteko aritmetiko haztatu
Aukera zenbait irizpide zenbaiten arabera balioesten dituen datu-matrizea.
erabaki-matrize
Haztapen edo garrantzi ezberdina duten irizpide zenbaiten arabera, aukera zenbait balioesten dituen matrizea.
erabaki-matrize haztatu
Hatzez edo eskuez zerbait ukitu, zer den edo horren ezaugarriak hautemateko.
haztatu
Zerbait eskutan hartu horren pisua zenbesteko.
haztatu
Egoera baten nondik norakoen azterketa egin, erabaki bat xehetasunak jakinda hartzeko.
haztatu
Zerbaiten pisua neurtu.
haztatu
Multzo bateko elementuei balio desberdinak esleitu haien garrantziaren arabera.
haztatu
Egunaren azken zatia, gauetik gertu dagoena; gaueko lehen zatia.
arrats
Miresmen.
mirespen
Miresmen.
mira
Isurkari edo gasen hornikuntzarako edo seinale elektrikoak edo elektromagnetikoak jasotzeko puntu edo gailua, sare fisiko batera konektaturik dagoena.
hargune
Jariatze-urak ibai, aintzira edo itsaso jakin batera isurtzen dituen lurraldeen multzoa.
isurialde
Teilatu bateko alde inklinatuetako bakoitza.
isurialde
Lerro edo plano horizontal batek duen altuera.
sestra
Atea eusten duen eta hura biratzeko ardatza den elementu finkoa.
sestra
Gorriak ikusi.
xetrak ikusi
Zerbait oharmenez hauteman.
arreta jarri
Arreta jarri.
arreta ipini