Advanced Search
Search Results
113 total results found
Ezkontzaz, ahaidetasunez edo afinitatez osaturiko taldea, elkarrekiko babesa duena ezaugarri nagusi.
familia
Pertsona batek jakintza arlo bati buruz edo lanbide batean aritzeko egin dituen ikasketa teoriko eta praktikoen multzoa.
prestakuntza
John Maynard Keynes (1883-1946) britainiar ekonomialariak abiarazitako eskola ekonomikoa, eskaria bultzatuz estatuaren esku hartzea aldezten duena, krisialdiak gainditze aldera.
keynesianismo
Gogokoa, kutuna, maitea.
begiko
Olio itxurako substantzia naturala, gehienetan lur azpian aurkitzen dena eta hidrokarburoz osatua eta erregaiak, plastikoak eta bestelako produktuak ekoizteko lehengai gisa erabiltzen dena.
petrolio
Merkatua enpresa gutxi batzuen artean banatzen den merkatu-egitura; enpresa gutxi horiek osatzen duten taldea.
oligopolio
Arriskuak kuantitatiboki aztertu egiten dituen profesionala, bereziki aseguru arloan diharduena.
aktuario
Beste batena den kargu, aginte edo eskubide baten jabe egin.
usurpatu
Begirunezko trataeran erabilia.
agurgarri
Zerbait adierazteko edo zitazio bati men egiteko beste batzuen aurrean agertzea.
agerraldi
Janariez mintzatuz, egin berria edota galduta ez dagoena; gazitua, ketua, ondua edo izoztua izan ez dena.
fresko
Material bati buruz, xafletan erraz banatu daitekeena.
xaflakor
Gelditu egiten dena, aurrera edo atzera, gora edo behera, egin gabe.
geldikor