Advanced Search
Search Results
116 total results found
Emakumearen ugatz edo bularra.
titi
Ugaztun emeen ugatzen moko edo punta.
titi
Titi edo ugatzen moko edo punta, nondik esnea jariatzen den.
titiburu
Obuluak edo gameto emeak eta sexu-hormona batzuk jariatzen ditizten bi gonada edo sexu-guruinetako bakoitza.
obario
Banako emearengan, obuluak eta sexu-hormonak jariatzen dituen bi gonada edo sexu-guruinetako bakoitza.
obulutegi
Gizaki emearen eta beste animalia emeen bularreko guruinak biltzen dituen gorputz-ataletako bakoitza, irtengune biribildu formakoak.
ugatz
Digestioan diharduten ondoz ondoko organoen multzoa, ahotik uzkira.
digestio-hodi
Ezpainek, ahosabaiak, aho-zoruak eta masailetako barnealdea mugatzen duten aho barrualdea.
aho-barrunbe
Bizkarrezurra osatzen duten hezurretako bakoitza.
orno
Gorputzeko funtzio guztiak koordinatu eta kontrolatu egiten duen nerbio-sistemaren atala, ornodunengan entzefaloak eta bizkarrezurak osatua.
nerbio-sistema zentral
Burezurraren barnean dagoen nerbio-sistemaren atala, garunak, zerebeloak eta enbor entzefalikoak osatua.
entzefalo
Entzefaloko organoa, buruaren atzealdean eta enbor entzefalikoaren gainean dagoena, borondatezko mugimenduak eta oreka koordinatu eta funtzio kognitibo zenbait betetzen dituena.
zerebelo
Entzefaloa eta bizkarrezur-muina lotzen dituen nerbio-sistemako atala, mugimendu eta sentsazioen transmititu eta arnasketa, bihotz-taupadak eta mina kontrolatzen dituena besteak beste.
enbor entzefaliko
Bizkarrezurra zeharkatzen duen orno-hodiaren barruan dagoen nerbio-sistema zentralaren atala, neuronek eta gliek osatua, entzefaloaren eta gorputzaren arteko komunikazioa funtzioa duena.
bizkarrezur-muin
Ornodunen eskeletoaren ardatz luzea, enborraren atzealdean, orno izeneko hezur txikiez osatua, eta gorputza eutsi eta bizkarrezur-muina babesteko funtzioak dituena.
bizkarrezur
Begiko erretinaren puntua, nondik nerbio optikoa abiatzen den, fotorrezeptorerik gabea eta beraz argiarekiko sentsibilitaterik ez duena.
puntu itsu