Advanced Search
Search Results
110 total results found
Uhin batek ingurune desberdinen arteko gainazalean norabidea aldatzea.
islapen
Entzumenari eragiten dion bibrazioak sorrarazten duen sentipena.
hots
Atmosferakoak baino presio txikiagoa duen airea, bolumen txikiago batean gordeta bereziki gailu pneumatikoetan erabiltzen dena.
aire konprimatu
Material bati buruz, xafletan erraz banatu daitekeena.
xaflakor
Material bati buruz, xafletan banatzeko gaitasuna.
xaflakortasun
Harikorra denaren edota hari edo alanbre erraz bihur daitekeenaren nolakotasuna.
harikortasun
Likido baten bolumena masa berdina duen lurrunaren bolumenaren berdina den tenperatura- eta presio-puntua.
puntu kritiko
Unibertsoaren hedapenari buruzko ekuazioa, unibertso homogeneo eta isotropoan eta erlatibitate orokorraren teoriaren markoan.
Friedmann-en ekuazio
Gorputz batek planeta batera era askean erortzean denbora unitate bakoitzeko gertatzen den abiaduraren gehikuntza; Lurraren kasuan, 9.8 metro/segundu karratu da.
grabitatearen azelerazio
Planeta batek gorputz batean eragiten duen grabitazioaren efektua.
grabitate