Advanced Search
Search Results
122 total results found
Ingurua baino beherago dagoen eremua.
sakonune
Ingurune natural baten giza ikuspegia.
paisaia
Frantziako erdi-ekialdeko eskualde historikoa.
Borgoina
Kostaldetik urrun samar dagoen lurraldea.
barrualde
Kostaldetik urrun dagoen lurraldea.
barnealde
Itsaso azpiko lurzorua; ozeano eta itsasoetako ur-masa azpian dagoen lur azalera eta horren erliebea.
itsas hondo
Ozeano bateko itsas hondoak eratzen duen arroa.
ozeano arro
Ozeano arro.
itsas arro
Bi eremu geografiko banatzen dituen forma geografiko naturala, hala nola mendilerroak eta ibaiak.
muga natural
Tropikoetan koralezko uharriek sorturiko eraztun formako uhartea, erdian itsasoko urez hornitutako urmaela duena.
atoloi
Kantzer eta Kaprikornio tropikoen artean dagoena edo eremu horri dagokiona.
tropiko arteko
Tropiko arteko.
intertropikal
Kontinente bateko lurralde zabala, kontinentetik arrazoi geografiko, historiko edo kulturalengatik bereizten dena.
azpikontinente
Artikotik edo, zehatzago, zirkulu polar artikotik hegoalderantz klima epeleko eremuetaraino zabaltzen den eskualderi dagokiona.
azpiartiko
Paraleloek eta meridianoek lur-esferan eratzen duten irudizko sarea.
sare geografiko
Lurraren irudikapen esferikoa; Lurra planeta bera, bere esferikotasuna nabarmenduz.
lur-esfera
Altuera eta malda txikiko mendia.
muino
Jariatze-urak ibai, aintzira edo itsaso jakin batera isurtzen dituen lurraldeen multzoa.
isurialde
Lerro edo plano horizontal batek duen altuera.
sestra
Gizakiak eraldatu ez duen espazio geografikoa, elementu fisikoak nahiz biologikoak biltzen dituena.
paisaia natural