Advanced Search
Search Results
2554 total results found
Zerbait aurrez adierazitakoaren kausaz dela adierazteko.
karia horretara
Hortzak elkarren artean igurtzi edo talka eginarazi; horren ondorioz soinua sortu.
karraskatu
Gauza bat zatu batzuetan puskatu.
karraskatu
Ugaztun karraskari txikia, buztan luzea eta ile gorria duena, zuhaitzetatik gora eta behera ibiltzen dena.
katamixar
Zerbait komeni izatearen nolakotasuna.
komenientzia
Haurrak ezkutatu eta bilaka aritzeko jolasa.
kuku-gordeka
Loaldi labur eta arina.
kuluxka
Argia emateko mutur batean lasto-sorta bati su emanez erabiltzen den eskuko tresna.
lastargi
Maitasunez.
laztanki
Urez eta lurrez osaturiko ore edo masa.
lupetz
Lupetzez bete edo zikindu.
lupeztu
Denbora luzea igaro dela iruditu.
luzetsi
Zerbaiten esperoan denbora luzean egoteagatik aspertu edo urduritu.
luze iritzi
Eskolako irakasle emakumezkoa.
maistra
Maitasunez edo maitasuna adieraziz.
maitekiro
Masaila, aurpegiko alde banatan dauden atal mamitsuetako bakoitza.
matela
Mea edo minerala kopuru nahikoan biltzen duten arrokak ustiatzeko instalakuntza.
meategi
Mea edo minerala kopuru nahikoan biltzen duten arrokak ustiatzeko instalakuntza.
meatoki
Mordo nahasi eta eragabea.
motroilo
Hizketa edo testu nahasi eta ulertezina.
motroilo