Advanced Search
Search Results
174 total results found
Adarra edo kideko musika-tresna jotzen duena.
adar-jole
Arpoiarekin artizen den arrantzale edo ehiztaria.
arpoilari
Jarraitu beharreko bidea, bereziki ikasketetan, lanbidean edo garapen pertsonalean, markatzen edo garatzen laguntzen duen pertsona.
orientatzaile
Mandoak eta bestelako zamariak gidatzen dituen pertsona.
mandazain
Burdinolako langilea, bereziki gabia maneiatzen duena.
gabi-arotz
Nepalgo biztanlea, Himalaiako goi-mendietara igotzeko laguntza eskaintzen duena, garai batean bidea erakutsiz eta gaur egun bereziki mendizaleen zamak bizkarrean garraiatuz.
xerpa
Gai jakin batzuei buruz informazioa eta azalpenak eman eta orokorrean ikasleen hezkuntza prozesua bideratu eta zuzentzea, haiekiko harreman estuan, lanbide duen pertsona.
irakasle
Olibondoak laboratu eta haien produktuak lantzen dituen nekazaria.
olibari
Bulegoko langilea.
administrari
Administrazio publikoan kudeaketan eta administrazioan ardura duen pertsona.
administrari
Bulego lanetan laguntzaile gisa diharduen pertsona.
administrari laguntzaile
Zizelak harria edo bestelako materialak landu egiten dituen pertsona.
zizelkari
Zizelkatu edo zizel izeneko esku-tresnaz material gogorrak landu egiten dituena.
zizelkatzaile
Administrazio publikoen aurrean beste pertsona fisiko edo juridikoen ordez edo haien izenean izapideak egiten dituen langilea.
administrazio-kudeatzaile
Adreiluak ekoitzi egiten dituen langilea.
adreilugile
Aduanan ordaindu beharreko muga-zergak kudeatzeaz arduratzen den langilea.
aduana-agente
Aduanan lan egiten duen funtzionarioa, atzerritik datozen salgaiak eta ondasunak kontrolatzen dituena.
aduanazain
Aduanatik sartzen diren salgaiak eta ondasunak ikuskatzen dituen funtzionarioa.
aduana-ikuskatzaile
Politikan diharduen pertsona, kargu publikoa betez edo besterik gabe alderdi politiko batean.
politikari
Aduanako langilea.
aduanari