Advanced Search
Search Results
144 total results found
Beste batekin edo batzuekin batera zuzendaritza lanetan diharduten pertsonetako bakoitza.
zuzendarikide
Gai jakin bati buruzko eskumenak dituen organo baten delegazioz txostenak osatu, proposamenak egin eta erabakiak hartzen dituen organo edo pertsona-taldea.
batzorde
Hierarkikoki zuzendariaren azpian dagoen pertsona, hark delegatutako eskumenak garatu eta zuzendaria behar denean ordezkatu eta ordezten duena.
zuzendariorde
Zerbait egiaztatu edo frogatu egiten duen agiria.
egiaztagiri
Dokumento ofizial batzuetan zerga edo tasa ordaindu izanaren egiaztagarritzat hartzen den zigilu edo paper-zatia.
poliza
Bilera bateko gai-zerrendan jarri ohi den azken gaia, non bertaratutakoek beren iruzkinak, eskaerak eta galderak planteatzen dituzten.
galde-eske
Eskaera bat bideratzeko erakunde batean egin beharreko zuzemena.
gestio
Partikularzki, Espainiako lurraldea banatzen den demarkazio administratiboetako bakoitza, 1833 urtetik indarrean dagoena.
probintzia
Estatuaren zerbitzura lan egiten duen pertsona, legeak betearazteaz arduratzen dena.
agente
Erabakiak hartu eta aginduak betearazteko ahalmen berezia duen pertsona.
komisario
Epealdi bateko bukaerako data.
epemuga
Helburu, jarraibide eta gauzatu beharreko ekintza berrien multzoa, aurretik ezarritako planteamendu oker edo desegoki baten ondoren.
birplanteamendu
Herri azpiegiturak, hala nola errepideak, portuak eta hornidura-sareak, eraiki eta mantentzeko lanak.
herri-lan
Dokumentu administratibo batean, zuzenketa bat egiteko diligentzia edo izapidea.
zuzenketa-eginbide
Auziak eta arazoak aztertuta, erabaki-organoari proposamenak egin eta aholkuak ematen dituen pertsona-taldea.
aholku-batzorde
Ikastaro, azterketa edo hezkuntza-maila bat gainditu dela egiaztatzen duen agiri baten titular edo jabea.
agiridun
Sistema, jarduera edo prozesu bateko adierazleak erakusten dituen dokumentua.
aginte-panel
Erakunde bati eskumenez edo ohiko jardueraz dagozkion jarduera eta ekintzen multzoa.
ekintza-eremu
Ekintza-eremu.
jarduera-eremu
Legebiltzar edo kideko erakunde politiko batean egiten dituen bilkuretan egiten diren hitzaldiak jasotzen dituen agiria.
bilkura-egunkari