Advanced Search
Search Results
2672 total results found
Aldagai kuantitatibo baten eta jatorrian banaketa normalaren araberakoa den eta ondoren dikotomizatu den aldagai baten arteko korrelazioa eta hori neurtzen duen koefizienteari dagokiona.
biserial
Zentzuaren eta ezagutza arrunt eta komunaren aurkako efektu miragarriak sorrarazten dituen dituen ezkutuko arte, zientzia eta praktika.
magia
Asto arraren eta behorraren gurutzatzetik, baita asto emearen eta zaldiarenetik ere, jaiotako animalia hibridoa, zamari gisa erabilia eta antzua izaten dena.
mando
Onginahiaz eta asmo onez eskaini eta egiten den laguntza eta babesa.
elkartasun
Kode eta programa informatikoetan egon daitezkeen akatsak aukirtu eta konpontzeko ekintza eta jardueren multzoa, eskuz nahiz tresna automatikoen bitartez garatu daitekeena.
kode-arazketa
Eremu lehor eta berotsu batean zuhaitz bakanak, zuhaixkak eta belardiak konbinatzen dituen bioma, bereziki Afrikan, Australian, Hego Amerikan eta Indian aurkitzen dena.
sabana
Egun batzuetan zehar egiten den lasterketa batean, bereziki txirrindularitzan, etapa edo jardunaldi garrantzitsu, gogor eta printzipioz erabakigarriena.
etapa nagusi
Nekazari edo abeltzainen bizitoki eta lantoki den etxebizitza, horri atxikitako lursail eta instalakuntzekin batera.
etxalde
Beste definizio batzuk: Landa eremuko etxebizitza eta horri loturiko lursailak eta instalakuntzak, nekazaritzarako edo abeltzaintzarako erabiltzen direnak.
Kultura produktuak, hala nola musika eta filmak, finantzatu eta ekoitzi egiten dituen enpresa.
ekoiztetxe
Barrua hutsa eta teilatua eta lau hormak baino ez dituen etxea.
aurri
Bihotz eta gogo biziz eta adorez jokatzen duena.
bihoztoi
Elikagaiak aztertzen dituen zientzia, bereziki haien osagaiak, ezaugarriak eta propietateak nahiz haiek manipulatu, ekoiztu eta kontserbatzeko teknika egokiak.
bromatologia
Zarata nahasi jarraitu, etengabe eta iraunkorra, hala nola intsektu batzuek hegan egin, haize biziak eta urak erortzean egiten dutena.
burrunba
Egikaritu edota zerbait garatu eta burutzeko ekintza eta horren ondorioa.
egikaripen
Zerbait erabaki, agindu eta burutzeko gaitasuna, eskumena eta ardura dituena.
egikaritzaile
Zerbait sortu, garatu eta burutzea, dagokion izaera eratuz eta helburua sortuz.
egin
Hariak, oihalak eta jantziak ekoizten dituen artisau eta industria jarduera.
ehungintza
Izaera bizidun bati buruz, sexu femeninoa eta beraz ernaldua izan eta ugaltzeko organoak dituena.
eme
Herritik aparte, basoan edo mendian, dagoen eliz txikia da, santu edo ama birjinaren adbokazio bati eskainitakoa, eta mezak jai eta bestelako egun nagusietan baino ospatzen ez dituena.
ermita
Ideiak, pentsaerak eta asmoei buruz, haiek berpiztu eta indarberritzea.
erreafirmazio