Advanced Search
Search Results
5476 total results found
Festazalea.
txupitero
Elurra ur-iturri nagusi duen ibaia, emari maximoa udaberrian eta minimoa neguan duena.
elur erregimeneko ibai
Euria, eskualde bakoitzean urtean zehar nagusitzen diren garaien arabera, ur-iturri nagusi duen ibaia.
euri erregimeneko ibai
Jatorri desberdineko ur-iturriak, hala nola elurra eta euria, dituen ibaia.
erregimen mistoko ibai
Eremu bat triangeluak osatzen ditizten puntuez lotu edo josi, eremu horretako distantziak neurtu edo horren planoa eratzeko.
triangelukatu
Pixoihala.
fardel
Hartu beharreko ardura desatsegina.
fardel
Sorburutik abiaturik, ibai baten hasierako ibilbidea, gehienetan malda handikoa eta uharrez osaturikoa.
goi ibilgu
Ekosistema bateko komunitate biologiko bateko espezie desberdinetako poulazioen arteko harremanak aztertzen dituen ekologiaren adarra.
sinekologia
Bi errenkada eta bi zutabe dituen kontingentzia-taula.
2x2 kontingentzia-taula
Ikertzailearen asmo eta nahietara moldatzen den laginketa ez-probabilistikoa.
laginketa intentzional
Datu-banaketa batean, aldagaiaren balio bakoitza hartzen duten datuen kopurua, portzentaje edo proportzio gisa adierazita.
maiztasun erlatibo
Datu kuantitatiboen banaketa batean, aldagaiaren balio bakoitza edo hori baino txikiagoak direnak agertzen diren aldi kopurua.
maiztasun metatu
Datu-banaketa batean, aldagaiaren balio bakoitza agertzen den aldi kopurua.
maiztasun absolutu
Parlamentu edo legebiltzar bat aukeraturik, hura botere legegile gisa eta horrekin batera handik aukeratzen den gobernua indarrean dauden denbora.
legegintzaldi
Auzi, negozio edo prozesu administratibo jakin bati buruz osatu eta bilduriko agirien multzoa.
espediente
Delako auzi edo negozioari buruz abiarazi eta garatzen den prozesu administratiboa.
espediente
Legea edo araua hausteagatik administrazio publikoak edo epaitegiek ezarritako diruzko zehapen edo zigorra.
isun
Legea edo araudia hausteagatik administrazio publikoak edo epaitegi batek ezarririko zigorra.
zehapen
Erakunde bateko langile edo kideen aurka legea edo barne araudiak hausteagatik abiarazi eta garatzen den prozesua.
diziplina-espediente