Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

11921 total results found

Behiak zaintzen dituen pertsona.

behizain

Kategoria gramatikala
izen
Zer
lanbideak
Gaztelaniaz
vaquero/a [pastor de vacas]

Pertsona bati buruz, alferra dela adierazteko.

horrek aita zuen langile

Kategoria gramatikala
esaera
Gaztelaniaz
expresión coloquial para expresar que la persona a la que se está refiriendo es vaga

Aurrez adierazitakoa zerbaiten funtsa edo gakoa dela nabarmentzeko.

hor dago koska

Gaztelaniaz
ahí estña el quid de la cuestión
Kategoria gramatikala
esaera

Besterenezintasuna besterendu, eskualdatu edo transmititu, hala nola saldu, eman edo utzi, ezin daitezkeen ondasun eta eskubideen nolakotasun edo ezaugarria da.

besterenezintasun

Gaztelaniaz
inalienabilidad
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
zuzenbidea

Erakunde batek egitate, gertaera edo egoera baten egiatasunari buruz ziur dagoela frogatzeko jaulkitzen duen agiria, hirugarren pertsonek horren berri eta froga izan dezaten.

ziurtagiri

Gaztelaniaz
certificado
Kategoria gramatikala
izen

Zerbait egiaztatu egiten duen agiria.

egiaztagiri

Sinonimoak
frogagiri
Gaztelaniaz
comprobante, justificante, resguardo
Kategoria gramatikala
izen

Ipurdiko bi atal mamitsuetako bakoitza, izterren atzealdeko goiko aldean.

ipurmami

Sinonimoak
ipurmasail
Esparrua
anatomia
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
nalga

Lo egin bitartean buruan irudikatzen diren irudi edo eszenak.

amets

Gaztelaniaz
sueño [acto de soñar]
Kategoria gramatikala
izen
Tesaurus
lo

Desira edo gogo bizia.

amets

Esparrua
irudizkoa
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
sueño [deseo]

Eguerdiaren ondorengo egunaren zatia.

arrastiri

Euskalkia
ipar
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
tarde
Sinonimoak
arratsalde
Tesaurus
denbora

Ilundu aurreko egunaren zatia.

arrastiri

Tesaurus
denbora
Sinonimoak
ilunsenti, ilunabar, arrats behera
Kategoria gramatikala
izen
Euskalkia
ipar
Gaztelaniaz
atardecer, anochecer

Egia osoa adieraziz.

begiaz eta egiaz

Esparrua
enfatikoa
Kategoria gramatikala
aditzondo
Sinonimoak
bene-benetan
Gaztelaniaz
de veras

Zeharo beldurtuta, izututa.

beldurrak airean

Gaztelaniaz
temblando de miedo, muerto de miedo
Kategoria gramatikala
aditzondo
Sinonimoak
beldurrez airean

Beldur handiarekin, guztiz beldurtuta.

beldurrez airean

Kategoria gramatikala
aditzondo
Gaztelaniaz
muerto de miedo, temblando de miedo
Sinonimoak
beldurrak airean

Ura hankekin edo besoekin joaz.

plisti-plasta

Kategoria gramatikala
aditzondo
Gaztelaniaz
chapoteando

Ur gainean hankekin edo besoekin egindako kolpe, urrats edo zapladak eta horiek sorrarazitako soinua.

plisti-plasta

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
chapoteo

Aurretik aipatutako gertaera izan zen unetik aurrera.

orduz gero

Gaztelaniaz
desde entonces
Kategoria gramatikala
aditzondo
Sinonimoak
geroztik, orduz geroztik, orduz geroz

Historiaren bilakaera eta horretan gertatzen diren gertaerak jaso eta aztertzen dituen pertsona.

historialari

Gaztelaniaz
historiador
Kategoria gramatikala
izen
Zer
lanbideak
Sinonimoak
historiagile

Landare baten lurpeko atala.

zuztar

Gaztelaniaz
raíz
Sinonimoak
sustrai, erro
Esparrua
botanika
Kategoria gramatikala
izen

Inongo garrantzi edo baliorik ez duena.

hutsaren hurrengo

Sinonimoak
hutsal, ziztrin, ezdeus
Kategoria gramatikala
izenlagun
Gaztelaniaz
insignificante