Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

2614 total results found

Alkate denaren jarduera.

alkatetza

Sinonimoak
alkatego
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
alcaldía [actividad]

Eliza Katolikoan, Vatikanoko Egoitza Santua kudeatzen duten pertsona eta erakundeen multzoa.

Erromako kuria

Sinonimoak
kuria pontifikal
Esparrua
erlijioa
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
curia romana

Eliza Katolikoaren Egoitza Santua gobernatzen duten pertsona eta erakundeen multzoa.

kuria pontifikal

Sinonimoak
Erromako kuria
Esparrua
erlijioa
Kategoria gramatikala
izena

Apaizari meza ematen laguntzen dion mutil gaztea, XX. mendearen bukaeratik neska ere izan daitekeena.

beretter

Euskalkia
ipar
Sinonimoak
meza-laguntzaile
Sinonimoak
eliz mutil
Sinonimoak
akolito
Esparrua
erlijioa
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
monaguillo

Espainiako udalek ondasun higiezinen eskualdaketen gainean ezarria duten zerga.

gainbalio-zerga

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
impuesto de plusvalía
Esparrua
zuzenbidea
Tesaurus
zergak
Sinonimoak
plusbalio-zerga

Guztiz desegin edo puskatu.

birrindu

Kide
birrin
Sinonimoak
birrin-birrin egin
Aditz
du
Aditz
da
Kategoria gramatikala
aditza
Gaztelaniaz
hacer(se) añicos
Gaztelaniaz
destrozar

Kanpora bidali.

iraitzi

Kategoria gramatikala
aditza
Sinonimoak
egotzi
Sinonimoak
kanporatu
Gaztelaniaz
expulsar

Iraizketan edo hondakin metaboliko eta toxinen kanporaketan diharduten organoen multzoan; gizakiarengan, giltzurrunak eta gernu-sistema, larruazaleko izerdi-guruinak, birikak eta gibela.

iraitz-aparatu

Sinonimoak
eskrezio-sistema
Sinonimoak
eskrezio-aparatu
Sinonimoak
iraitz-sistema
Esparrua
medikuntza
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
sistema excretor

Zerga ordaintzeko obligazioa dakarren egitate edo egoera.

zerga-egitate

Sinonimoak
egitate zergagarri
Sinonimoak
zergapeko egitate
Esparrua
ekonomia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
hecho imponible

Gorputzeko zuntz uzkurkorren multzoa, mugimendua eragiten duena.

muskulu

Esparrua
anatomia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
músculo
Sinonimoak
gihar

Lagin bateko datuetatik populazio bati buruzko ezaugarriak ondorioztatzeko teknika kuantitatiboen multzoa.

inferentzia

Sinonimoak
inferentzia estatistiko
Gaztelaniaz
inferencia [estadística]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
estatistika

Premisa batzuetatik logikaz erabiliz ondorioak ateratzeko prozesua eta teknika.

inferentzia

Sinonimoak
inferentzia logiko
Esparrua
logika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
inferencia [lógica]

Toraxeko hezur-egitura, saihets-hezurrek, toraxeko ornoek eta bularrezurrak osaturikoa.

kaxa toraziko

Kategoria gramatikala
izena
Sinonimoak
bular-kaiola
Esparrua
anatomia
Gaztelaniaz
caja torácica

Gorputzeko barrunbe batzuk biltzen dituen mintza, seruma jariatzen duena, hala nola pleura, peritoneo eta prikardioa gizakiaren kasuan.

mintz seroso

Sinonimoak
serosa
Esparrua
anatomia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
serosa
Gaztelaniaz
membrana serosa

Odoleko zelula, oxigenoa zeluletara eraman eta haietatik karbono dioxidoa jasotzeko funtzioa duena.

globulu gorri

Sinonimoak
eritrozito
Esparrua
biologia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
glóbulo rojo
Sinonimoak
hematie

Oxigeno zeluletara eraman eta haietatik karbono dioxidoa jasotzeko funtzioa betetzen duen odoleko zelula.

eritrozito

Sinonimoak
hematie
Sinonimoak
globulu gorri
Esparrua
biologia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
eritrocito

Globulu gorri.

hematie

Sinonimoak
eritrozito
Esparrua
biologia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
hematíe

Erreakzio kimiko bateko erreaktibo eta produktuen arteko erlazio kuantitatiboa.

estekiometria

Kategoria gramatikala
izena
Sinonimoak
erlazio estekiometriko
Esparrua
kimika
Gaztelaniaz
estequiometría [relación]

Disoluzio batean, disoluzio-litro bakoitzeko dagoen solutuaren mol kopurua.

molartasun

Sinonimoak
kontzentrazio molar
Esparrua
kimika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
molaridad

Kanpoko soinu-uhinak jasotzen dituen belarriko mintza, hartan bibazioak eragin eta belarriko hezurtxoetara transmititzen dituena.

mintz tinpaniko

Sinonimoak
tinpano [belarria]
Tesaurus
belarria
Esparrua
anatomia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
membrana timpánica