Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Konstituzio edo estatu baten arau gorenaren testu idatzia, hura gauzatzean dauden kondizio sozial eta ekonomikoek osatzen duen konstituzio material edo errealari kontrajarria.
konstituzio formal
Aginpidea duen pertsona, organo edo erakunde baten erabakimena edo haren ardurapean dagoen eginbeharra.
eskumen
Esku batean kabitzen den kopuru edo kantitatea.
eskumen
Eskuaren irismena.
eskumen
Belarri-zuloen garbiketarako eta orokorrean higiene pertsonalerako erabiltzen den txotxa, muturretan kotoizko isipu txiki bana duena.
kotoi-txotx
Kotoi-txotx.
kotoi-zotz
Kotoi-txotx.
kotoi-makiltxo
Hezetu edo zertxobait bustitzeko ekintza eta horren ondorioa.
hezeketa
Hezetu edo apur bat bustitzen duena.
hezetzaile
Hareharrizkoa, hareharria duena.
hareharritsu
Arroka, mineral edo exoeskeletoetatik askatzen diren hondarrezko partikuletako bakoitza.
hondar-ale
Ekimen batean egiten den ekarpen txikia.
hondar-ale
Hondarrezkoa; hondar ugari duena.
hondartsu
Hareatsu.
haretsu
Hondar-ale.
harea-ale
Hareazkoa; harea ugari duena.
hareatsu
Gutxi gorabehera esku baten tamainako paperezko toaila edo zapia, soluzio akuosoa duena eta higiene pertsonalerako erabiltzen dena.
toailatxo heze
Gauza bati buruz, irtengune zorrotzak dituena.
angelutsu
Botere politikoa eta gobernua erakunde zentral nagusi batzuetan biltzea.
zentralizazio
Aldagai estatistiko baten erdigunea adierazten duen ezaugarria.
zentralizazio