Advanced Search
Search Results
7456 total results found
Pertsonei buruz, oso gaztea.
lumatu gabeko txorikume
Tarte txiki batean gertatzen den garaiera aldearen ondorioz, ur lasterraren jaitsiera bertikal edo ia bertikala.
ur-jauzi
Arlo jakin bati buruz edo orokorrean jakin edo ezagutzen diren gauzen multzoa.
jakintza
Epaitu edo zerbait edo norbait balioesteko ekintza eta horren ondorioa.
epaiketa
Auzi bat ebazteko aurkari diren aldeak buruz buru jarri, euren argudioak azaldu eta frogak aurkezteko prozesua, azkenean epaile edo auzitegi batek auziaren ebazpena egiteko.
epaiketa
Juncus generoko landarea, hosto luze, mehe eta malgukoa, ur-bazter eta eremu hezeetan bizi dena.
ihi
Balio edo garrantzi txikiko gauza.
fitskeria
Gatza edo gazitutako janariak gordetzeko kutxa.
gazkutxa
Gazitutako janaria.
gaziki
Gaztak egiten dituen pertsona.
gaztagile
Iparraren eta ekialdearen artean dagoen puntu, eremu edo eskualdea.
ipar-ekialde
Delako eremutik datorren edo harantz zuzentzen den norabidea.
ipar-ekialde
Behe-lainoa, bereziki erreka-zuloetan sortu eta garatzen dena.
erreka-laino
Ortzadar.
ostarku
Informazio eta Komunikazio Teknologia.
IKT
Trumoia; tximista.
durunda
Hots edo zarata handia.
durunda
Ipar-ekialdeko haizea, Euskal Herrian.
frantzipar
Ipar-ekialdeko haizea.
aire gorri
Arroka metamorfiko.
harri metamorfiko