Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Eremu bateko estratu edo geruza geologikoen antolaera.
estratifikazio
Gizarte batean, herritarren maila edo kategoria hierarkikoen antolamendua.
estratifikazio
Landareei eta lur eremuei dagokienean, guztiz lehorra, hezetasun guztia galdu duena.
ihar
Pertsonei dagokienez, oso argala.
ihar
Gorputz-adarrei dagokienez, mardula eta malgua ez dena.
ihar
Politika bati buruz, gerraren aldekoa.
belizista
Nahita edo nahi gabe, istilua edo ezbeharra sortu edota baldarkeria egin.
ederra egin
Nahita edo nahi gabe, istiluak edo ezbeharra ksortu edota baldarkeriak egin.
ederrak egin
Aginduak betetzen dituena.
esaneko
Eginbeharrak egiten dituena.
esaneko
Jopua, mirabea, morroia.
esaneko
Burutik jota egon, zoratuta egon.
harrikada eduki
Zerbaiti buruzko juzku, balorazio edo irudipena, bereziki hura ona edo txarra edota egokia edo desegokia den adierazten duena.
iritzi
Zerbaiten iritzia, hots, irudipena edo ustea, eman edo adierazi.
iritzi
Izena izan.
iritzi
Egarria kentzeko edan.
egarria hil
Pertsona batek duen maila sozioekonomikoagatik, trebetasunengatik edo izaerarengatik harekin harremanak izatea komenigarri izan.
etxerako modukoa izan
Kilogramo bateko masa bati Lurraren grabitate estandarrak eragiten dion indarra. indar-unitate gisa erabiltzen dena.
kilogramo-indar
Lurraren grabitate estandarrak kilogramo bateko masa bati eragiten dion indarra, indar-unitate gisa erabiltzen dena.
kilopond
Bereziki arroka edo mineralei buruz, metamorfosiaz edo eraldaketaz sortu eta garatu dena.
metamorfiko