Advanced Search
Search Results
5477 total results found
Pertsona fisiko.
pertsona natural
Gizabanako bakoitza, indibiduala, eskubide eta obligazioen subjektua den aldetik.
pertsona fisiko
Karga elektriko positibo eta negatibo berdinak dituena.
isoelektriko
Elkar ebakitzen ez duten zuzenkiek osatu eta barnean hutsunerik ez duen poligonoa.
poligono sinple
Poligono sinple batean ondoz ondoko bi aldeen artean poligonoaren barne aldean osatzen den angelua.
barne angelu
Poligono sinple batean, alde baten eta ondoko alde baten luzapenaren artean osatzen den angelua.
kanpo angelu
Zirkunferentzia bati buruz, erpina zirkunferentziatik kanpo eta bi aldeak zirkunferentzia ebaki edo ukitzen duten angelua.
kanpo angelu
Zirkunferentzia bateko bi puntuen arteko zirkunferentzia zati txikiena.
zirkunferentzia-arku
Zirkunferentzia batean, zentrotik igaro eta muturrak zirkunferentzian dituen zuzenkia.
diametro
Delako zuzenkiaren luzera.
diametro
Barne Produktu Gordina.
BPG
Gerra edo guda batean, tropak zuzentzeko ekinbide edo modua; arte militarra.
estrategia
Korporazio-estrategia.
estrategia korporatibo
Enpresa batek bere negozio baterako ezarri dituen helburuak lortzeko, enpresaren arlo bakoitzean definitu egiten dituen azpihelburu eta haiek betetzeko ekintza-planen multzoa.
estrategia funtzional
Prezio, kostu edo enpresako beste aldagai bati buruz, lehiakideena baino hobea dena eta beraz merkatuan gailentzen laguntzen duena.
lehiakor
Enpresa bati buruz, merkatu batean beste enpresekiko lehian bere helburuak lortzeko ahalmena duena.
lehiakor
Histograma edo maiztasunak irudikatzen dituen beste edozein grafikotan maiztasunak adierazten dituen lerroa leunduz sortzen den kurba.
maiztasun-kurba
Datu-multzoak aztertzeko teknika oinarrizko eta sinpleen erabilera (adib., datuen bisualizazioa), haietarako gerora gara daitezkeen patroiak edo ereduak aurkitzearren.
datuen esplorazio
Nazio Produktu Gordina.
NPG
Errenkada eta zutabe kopuru jakinetan zehar modu ordenatuan, errenkada eta zutabe bakoitzak adierazten duten kokapenaren arabera, zerrendaturiko zenbaki edo datu multzoa.
matrize