Advanced Search
Search Results
2680 total results found
Zirkunferentzia batean, zentrotik igaro eta muturrak zirkunferentzian dituen zuzenkia.
diametro
Liburu, aldizkari, egunkari edo diskoak argitaratu eta merkaturatu egiten dituen enpresa edo erakundea.
argitaletxe
Zerbait lortzeko planteatu eta garatzen den ekintzen multzoa.
ekinbide
Zerbait lortze aldera hartu beharreko erabakia eta horren gauzatzea; epe luzerako helburu bat lortzeko garatzen den prozesu baten nondik norako nagusia.
estrategia
Enpresa batek bere negozio baterako ezarri dituen helburuak lortzeko, enpresaren arlo bakoitzean definitu egiten dituen azpihelburu eta haiek betetzeko ekintza-planen multzoa.
estrategia funtzional
Prezio, kostu edo enpresako beste aldagai bati buruz, lehiakideena baino hobea dena eta beraz merkatuan gailentzen laguntzen duena.
lehiakor
Datu-multzoak aztertzeko teknika oinarrizko eta sinpleen erabilera (adib., datuen bisualizazioa), haietarako gerora gara daitezkeen patroiak edo ereduak aurkitzearren.
datuen esplorazio
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea, euskara sustatzeko Eusko Jaurlaritzako erakundea.
HABE
Ikerketa zientifiko batean, jarrera, iritzia eta bestelako kontzeptu abstraktuak nola neurtu behar diren zehaztasunez definitzeko prozesua.
operazionalizazio
Aldagai dependente baten eta beste aldagai independente baten arteko korrelazioa, hirugarren aldagai batek aldagai independentean duen eragina baztertuz.
korrelazio erdipartzial
Aldagai dependente baten eta, multzo gisa harturik, aldagai independente batzuen arteko korrelazioa.
korrelazio anizkoitz
Aldagai dependente baten eta beste aldagai independente baten arteko korrelazioa, hirugarren aldagai batek aurreko bi haietan duen eragina baztertuz.
korrelazio partzial
Hainbat aldagai estatistiko batera aztertzen duen teknika eta metodo mota.
aldagai anitzeko analisi
Beste aldagai baten mendean jartzen ez den aldagaia, beste aldagai batzuk eragiten dituena eta berez aldatu edo ikertzaileak kontrolatzen duena.
aldagai aske
Test batean, test osoko puntuazioaren eta item edo galdera jakin bateko puntuazioen arteko korrelazioa, itemaren fidagarritasuna neurtzeko baliatzen dena.
item-test korrelazio
Gaztak egin eta ontzeko lekua.
gaztategi
Errenkada eta zutabe kopuru berdinak dituen matrizea.
matrize karratu
Ura baliabide gisa, gizakiaren behar fisiologiko nahiz ekonomikoetarako, zuzendu eta garatzen duen politika edo kudeaketa.
politika hidrauliko
Enpresa batek bere biltegietan kostu gehigarririk gabe gorde eta kudeatu dezakeen izakinen kopuru edo bolumen handiena.
gehienezko stock
Pertsona jakin bati edo populazioari orokorrean osasun arazoak prebenitu, diagnostikatu eta tratatzeko osasun arloko profesionalen eskutik eskaintzen zaion zerbitzua.
osasun-arreta