Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Pertsona edo familia batek bere oinarrizko beharrak ase ezin ditzakeeneko egoera.
muturreko pobrezia
Ongia egiten duen pertsona; ondasunez edo diruz beste bati laguntzen dio pertsona.
ongile
Pertsona edo gauza bati buruz, ongia egiten duena.
ongile
<i>Sus scrofa</i>; gorputz lodia, mutur luzea eta ilea motza duen ugaztun orojalea, haragitarako abere gisa hazten dena.
txerri
Pertsona zikin edo gaiztoa.
txerri
Reminbi edo Txinako diruaren kodea.
CNY
Txinako dirua.
reminbi
Txinako diruaren kontu-unitatea.
yuan
Herrialde bateko komunitate edo populazio bat eta dagokion lurraldea herrialde horretatik banatzea, independentzia lortze aldera.
sezesio
Egoera jakin batean, sezesioaren edo herrialde batetik banatzearen alde dagoenaren joera eta jarrera.
sezesionismo
Ebakitzea, moztea, bereziki organo edo ehun biologiko bat.
eszisio
Talde edo erakunde baten zatiketa.
eszisio
Neutrala izatea edota desadostasun edo gatazka batean parte ez hartzea edota inoren alde ez egotea.
neutraltasun
Pobrezia-lerrotik edo pobrea izateko gehienezko diru-sarreratik nabarmen behera dagoen pertsona edo familiaren egoera.
pobrezia larri
Enpresa edo elkarte baten jardueran zehar gertatzen diren eragiketa finantzarioak modu ordenatu eta sistematikoan jaso eta laburtu egiten duen agiria.
kontabilitate-liburu
Argazkiez, irudiez eta haiek jaso edo erreproduzitu egiten dituzten aparailuez mintzatuz, haiek kolore zuriz, beltzez eta tarteko grisez baino jaso edo erreproduzitu egiten ez dituena.
zuri-beltzeko
Irudiez mintzatuz, kolore guztiak zurira, beltzera eta grisera bihurtuz.
zuri-beltzean
Sexu maskulinoko pertsonez eta gauzez mintzatuz, polita, erakargarria eta maitagarria.
moñoño
Sexu femeninoko pertsonez eta animalia emeez mintzatuz, polita, erakargarria eta maitagarria.
moñoña
Pertsonez eta aniamliez mintzatuz, gorputzean gantz asko duena.
potolo