Advanced Search
Search Results
11925 total results found
Herrialde batek beste herrialde bateko lurraldea edoi horren zati bat alde bakarretik bereganatu.
anexionatu
Pertsona, talde, erakunde edo bestelako entitate bati egin beharrekoa egin dezan adierazten zaion azken agindu edo eskaintza.
ultimatum
Erlijio batzuetan, amaierarik gabeko zulo iluna, unibertsoaren hasieran zeruak eta lurrak biltzen zituena.
amildegi
Etorkizunean egitekoa den lana.
egitasmo
Delako lan horri buruzko aurretiko txostena.
egitasmo
Pertsona bati adierazteko bereak diren gauzekin oso berekoia dela, eta baita besteen gauzak hartu eta erabiltzeko ere.
nirea nire eta zurea gure
Zerbait bazter, zoko edo ertzera eraman eta han utzi.
bazterreratu
Partikularzki, pertsona edo gizatalde bat sozialki diskriminatu eta isolarazi.
bazterreratu
Txoriek egiten duten kantu hotsa.
txorrotxio
Gizakiek kantuan eta beste batzuetan egiten duten hots bihurria.
txorrotxio
Kantuan.
xaramelan
Enpresa edo beste erakunde batek urtean edo beste aldi batean egindako lanei eta bilakaerari buruzko txostena.
oroitidazki
Zerbaitek norainoko bat, zehatza edo zehazgabea, izatearen nolakotasuna.
norainokotasun
Zerbaiten eraginkortasun edo adierazgarritasuna.
norainokotasun
Berezkoa duen edo ezarri zaion kopuru, kantitate edo balio handienekoa.
gehienezko
Zerbait gezurra dela adierazi.
gezurtatu
Mendi bateko toki altuena.
tontor
Larruazaletik kanporaka sortzen den handitua, kolpe edo tumore baten eraginez.
tontor
Gutxi gorabehera biribil formako irtengunea.
tontor
Animalia batzuen burutik luzatzen den protuberantzia mamitsu edo lumatsua.
tontor