Advanced Search
Search Results
2685 total results found
Hitz, esaldi edo bestelako diskurtso-elementu bat kokatzen den testu orokorra, hari esanahia eta koherentzia ematen diona.
testuinguru
Norgehiagokan edo lehian, aurkariei gailendu eta gorena izateko gaitasuna duena.
lehiakor
Ikerkuntza, garapena eta berrikuntza; arlo haietan egiten diren jardueren multzoa.
IGB
IGB; ikerkuntza, garapena eta berrikuntza jardueren multzoa.
IGb
Ikerkuntza, garapena eta berrikuntza jardueren multzoa.
I+G+b
Gingil itxura edo forma luze eta biribildua duena; gingilak dituena.
gingildun
Ondasun higiezinekin, hala nola etxe eta lursailekin osatzen den ondarea.
ondare higiezin
Ekitaldi ekonomikoaren hasieran enpresako biltegian dauden izakinen kopurua eta horien balioa, bukaerako izakinekin alderatuta, ekitaldiko izakinen aldakuntza kalkulatzeko behar dena.
hasierako izakin
Ekitaldi ekonomikoaren bukaeran enpresako biltegian dauden izakinen kopurua eta horien balioa, hasierako izakinekin alderatuta, ekitaldiko izakinen aldakuntza kalkulatzeko behar dena.
bukaerako izakin
Aldagai estatistiko bati buruzko datuen multzoaren irudikapena, bereziki haiek hartzen dituzten balio eta maiztasunak aztertze aldera.
datu-banaketa
Toki jakin batean ustez dagoen aztarnategi arkeologiko batean egiten den indusketarik gabeko arakatzea, aztarnategiko egitura nagusia eta eman ditzakeen aztarnen berri izateko.
prospekzio
Lur azpiko egitura geologikoaren edo han egon daitezkeen hidrokarburo eta mineralak atzemateko egiten den miaketa.
prospekzio
Matematikan edo beste jakintza-arlo batean ebazpide eta soluziorik baduen problemaren nolakotasuna.
ebazkarritasun
Errepideetan bi errei edo gehiago bereizi eta haietatik bestera igaro daitekeela adierazten duena.
marra eten
Gertuko puntuen segida, eta inprimaki batean bete beharreko hutsuneak, diagrama batean norabideak edota paper bat nondik moztu behar den adierazteko erabiltzen dena.
puntuzko marra
Lurralde bateko populazio edo biztanleriaren eta horren ezaugarrien bilakaerari buruz egiten den aurreikuspena, datu historikoetan oinarrituta.
proiekzio demografiko
Jasotako datuen maiztasunen eta haientzat proposatzen den eredu estatistikoak ematen dituen maiztasun teoriko edo esperotakoen arteko distantzia, diskrepantzia edo aldearen neurria.
khi-karratu estatistiko
Espainia hegoaldeko eskualde geografiko, historiko eta kultural zabala, Espainiako lurralde-egituran egun zortzi probintziak osatzen duten komunitate autonomoa ere badena.
Andaluzia
Harrigarria izanda, kontatzeko modukoa eta barregarria ere baden gertakaria.
bitxikeria
Pista batean tarteka jarritako oztopoak, hala nola hesiak eta urez beteriko lubanaroak, gainditu behar diren oin-lasterketa.
oztopo-lasterketa