Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Zorizko aldagai baten itxaropen matematikoa eta bariantza soilik ezagututa, horren balioa itxaropenetik distantzia jakin batera baino haratago izateko probabilitate maximorako formula.
Txebixev-en desberdintza
Txebixev-en desberdintza.
Bienaymé-Txebixev-en desberdintza
Integral mugatugabe.
integral mugagabe
Bere balioak tarte erregularretan zehar errepikatzen diren funtzio matematikoa.
funtzio periodiko
Adierazpen aljebraikoen konbinazio finituen bitartez adieraz ezin daitekeen funtzio matematikoa.
funtzio transzendente
Funtzio baten integral mugatuaren kalkulua, bi integrazio-mugek jatorrizko funtzioan hartzen duten balioen kenketaz kalkulatzen duen erregela.
Barrow-en erregela
Gaur goizekoa izan ez.
gaur goizeko kontua ez izan
Aukerako gauza edo erabaki batzuen artean, bat edo batzuk hartu.
hautatu
Mota berekoen artean haietako gehienak baino hobea dena.
hautatu
Hautatu, aukeratu.
hautua egin
Funtzio matematiko bat hurbiltzen doan balioa, aldagai independentea balio jakin batera hurbiltzean, balio jakin hori baino txikiagoak edo handiagoak diren balioetatik.
albo-limite
Herrialde edo eskualde jakin batetik edo batera migratzen duten pertsonen kopurua.
migrazio-fluxu
Pertsona- edo animalia-taldeak migratzea edo bizitoki batetik bestera aldatzea.
migrazio-mugimendu
Beste toki batetik toki jakin batera bizitzera iristen den pertsona.
immigrante
Norbaiti atzetik edo ezkutuka egiten zaion kritika, maiz zurrumurruetan edo irudipen hutsetan oinarritzen dena.
esamesa
Esamesak edo norbait kritikatu edo gaitzesten duten zurrumurruak esanez.
esamesaka
Ardiaren gorotza.
arkorotz
Giza ekintza aztertzen duen jakintza-arloa, hura ahalik eta eraginkorrena izan dadin printzipioak, arauak eta erregelak finkatzen dituena.
praxiologia
Urteko egun guztiak eta haiei buruzko argibideak azaltzen dituen zerrenda ordenatua, koadro edo orri multzo gisa argitaratzen dena.
egutegi
Jarduera edo ekitaldi-zerrenda bat egunez egun nola bilakatuko den azaltzen duen egitaraua.
egutegi