Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Udaren ondorengo eta neguaren aurreko urtaroa, ipar hemisferioan gutxi gorabehera irailaren 21etik abenduaren 21era luzatzen dena eta zuhaitzetan hosto-galtzea dakarrena.
udazken
Zahartzaroa, pertsona baten bizitzako amaierako aldia.
udazken
Pertsona baten gaztaroa.
udaberri
Udaberriaren ondorengo eta udazkenaren aurreko urtaroa, ipar hemisferioan gutxi gorabehera ekainaren 21etik irailaren 21era luzatzen dena eta bero-bolada izaten dena.
uda
Erlatibitatearen teoriako lau dimentsioko magnitude bektoriala, hiru dimentsio klasikoen multzoari denbora eransten diena.
tetramomentu
Agur bero eta adeitsua.
agur eta amur
Adeitasun handiz egiten den agurra.
agur-magur
Pertsona ezagun bat ikustean edo norbaiti zuzentzean esaten den adeitasunezko hitza.
agur
Norbaitekin elkarrizketa bukatu edo harengandik urruntzean esaten den hitza.
agur
Zerbait erremediorik gabe bukatu, betiko desegin edo desagertu dela adierazteko.
agur
Diosala egitea; agur egitea.
agur
Euskal dantza batzuetako atala.
agur
Erreberentzia, gurtza.
agur
Ezagutzak, gaitasunak, jarrerak edo ezaugarri psikologikoak neurtzeko proba normalizatua, galdera bakoitza erantzuteko zenbait aukera eskaintzen dituena.
test
Test.
test motako proba
Test.
test erako proba
Inguruneak gene-adierazpenean dituen eraginen multzoa.
epigenetika
Delako eraginen multzoa ikertzen duen diziplina zientifikoa.
epigenetika
Prima bat ordaintzearen trukean, aseguratua hil edota istripu edo gaixotasun larria duenean, aseguratzaileak hari edo hark izendatutako onuradunei kalteordaina ordaindu behar duen asegurua.
bizi-aseguru
Pertsona jakin batentzat, osaba eta izeben seme-alabetako bakoitza.
izter-lehengusu