Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Berarekin bidertuta matrize hori bera ematen duen matrizea.
matrize idenpotente
Beraien irudikapen digitala zehazten duen fitxategi informatiko batetik abiatuz, hiru dimentsiotako objektuak egiten dituen gailua.
3D inprimagailu
Laser-sorta bat igorrita, danbor batean ionizazio bitartez haiek proiektatuz eta ondoren haien gainean tonerra isuriz dokumentu digitalak inprimatzen dituen gailua.
laser-inprimagailu
Hoditxo batetik tinta-tantak paperera jaurtiz dokumentu digitalak imprimatzen dituen gailua.
tinta-zurrustazko inprimagailu
Tinta-zurrustazko inprimagailu.
zurrustazko inprimagailu
Tinta-zurrustazko inprimagailu.
tintazko inprimagailu
Zerbait antolatu, kudeatu edo konpondu egiten duen pertsona edo erakundea.
antolatzaile
Ekitaldiak edo jarduerak antolatu edo gidatu egiten dituen pertsona edo erakundea.
antolatzaile
Saskibaloian, taldea gidatzen duen jokalaria.
antolatzaile
Buru txiki bat zinta tintadun baten aurka kolparaziz, paperean dokumentu digital bateko karaktereak inprimatzen dituen gailua, karaktere horiek bakoitzari dagokion puntu-matrizeaz irudikatuz.
inprimagailu matrizial
Berotzen diren orratzen antzeko elementuak paper termosentikor baten gainean mugiaraziz dokumentu digitalak inprimatzeko erabiltzen den gailua.
inprimagailu termiko
Posta-erakunde batek irudi edo gai berdinarekin jaulkitzen dituen zigilu edo seiluen multzoa.
serie filateliko
Posta bidalketa batean seilua jarrita, posta-erakundeak hori balioztatzeko tintazko tanpoiaz horren gainean jartzen duen marka.
seilu-marka
Seilu-marka.
zigilu-marka
Berez edo erraz itsatsi edo tarterik utzi gabe beste zerbaitekin lotzen denaren edo bat egiten duenaren nolakotasuna.
itsaskortasun
Zian, magenta, horia eta beltza nahastuz garatzen den inprimatzeko teknika.
kuatrikromia
Dokumentu digitalak, lerroz lerro inprimatzen duen gailua, karakterez karaktere edo orrialdez orrialde inprimatzen dutenak ez bezalakoa.
lerrokako inprimagailu
Datuak edo orokorrean informazioa konputagailu edo ordenagailu bidez prozesatu edo landu.
konputarizatu
<i>(Partizipio burutu gisa)</i> Konputagailu edo ordenagailu bidez prozesatzen dena.
konputarizatu
Zerbait zenbaki bidez adierazi; kalkulu bat egin.
konputatu