Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Esamesak edo norbait kritikatu edo gaitzesten duten zurrumurruak esanez.
esamesaka
Ardiaren gorotza.
arkorotz
Giza ekintza aztertzen duen jakintza-arloa, hura ahalik eta eraginkorrena izan dadin printzipioak, arauak eta erregelak finkatzen dituena.
praxiologia
Urteko egun guztiak eta haiei buruzko argibideak azaltzen dituen zerrenda ordenatua, koadro edo orri multzo gisa argitaratzen dena.
egutegi
Jarduera edo ekitaldi-zerrenda bat egunez egun nola bilakatuko den azaltzen duen egitaraua.
egutegi
Denbora antolatzeko sistema; adibidez, egutegi gregorianoa.
egutegi
Horman zintzilikatzeko eodo itsasteko egutegia, kartel motakoa edo hilabeteka eta asteka antolaturiko koadro gisako orriez osatua.
hormako egutegi
Eskuan eduki daitekeen egutegi txikia, alde batetik egutegia bera, eta atzealdean irudi edo publizitate-mezu bat izan ohi duena.
patrikako egutegi
Patrikako egutegi.
poltsikoko egutegi
Ofizioz edo zaletasunez kantatu egiten duen pertsona.
kantari
Abestu egiten duena.
abeslari
Ogibidez edo zaletasunez abestu egiten duen pertsona.
abeslari
Abeslariaren lanbidea eta jarduna.
abeslaritza
Kantagintza.
abesgintza
<i>Equus asinus</i>, zaldiaren antzeko aberea, baino hura baino txikiagoa, belarri luzekoa eta tradizionalki zamari gisa baliatu dena.
asto
Adimen gutxiko pertsona.
asto
Egitura edo gauza handi eta astunen oinarri gisa erabiltzen den zurezko pieza.
asto
Margonalak margotzen diren bitartean haiek zutik eusteko zurezko egitura.
asto
Kantatzea, jarduera gisa.
kantagintza
Kantak edo abestiak konposatzea.
kantagintza