Advanced Search
Search Results
2685 total results found
Balio edo funtzio batzuk garatu eta betetzeko gauza denaren nolakotasuna.
balio-aniztasun
Proba objektibo bat puntuatu eta ebaluatzeko erantzun zuzenen zerrenda.
zuzenketa-txantiloi
Zerbitzu bat hura eskatu edo behar duten baino pertsona kopuru txikiago bati eskaini eta ematea.
azpiestaldura
Lurraren barne indarrek, hala nola lurrikarrak eta tolesturak, lurrazalean eragindako formazio geologikoetan sorturiko aintzira.
aintzira endogeno
Lurrazaleko fenomenoek eragindako aintzira, hala nola glaziar eta modelatze karstikoaren kausaz sorturikoa.
aintzira exogeno
Probabilitatearen eta zorizko fenomenoen eraketa matematikoa latzen duen matematikaren adarra, estatistikaren oinarri gisa erabiltzen dena.
probabilitate-teoria
Kanidoen familiako ugaztun etxekotua, lanerako edo maskota moduan erabiltze dena, arrazaren arabera tamaina eta itxura oso ezberdinak dituena.
txakur
Mekanizazioan, pieza eutsi eta finkatzeko baliatzen den brida modukoa.
txakur
Letra xehea baino tamaina handiagoa duen idatzizko letra, izen propioen lehen letra gisa, esaldien hasierarako eta abar erabiltzen dena.
letra larri
Uzkia eta bereziki kolon sigmoidea, kolonaren bukaerako atala alegia, esploratzeko endoskopio edo zunda gisako gailua.
sigmoidoskopio
Trakeatik abiaturik bitan banatuta birika bakoitzera jaisten den konduktuetako bakoitza, arnastutako airea bronkioloetara eta horietatik ondoren biriketako albeoloetara eramaten dutenak.
bronkio
Gorputzaren barnealdea esploratzeko tekniken multzoa, bereziki endoskopio izeneko zunda gisako tresna luze eta malgu batez.
endoskopia
Urteko tasa baliokidea, inbertsio edo finantzazio bateko urteko interes tasa baliokidea, kapitalizazio-mota, komisioak eta gastuak barnehartzen dituena.
UTB
Euskal Autonomia Erkidegoa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoek osatzen duten Espainiako autonomia erkidegoa.
EAE
Foru lurraldea, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurraldeetako bakoitza alegia.
lurralde historiko
Irudiz irudi filmatutako irudi errealak kalko bidez kopiatu eta haiek animaziozko fotogrametan txertatzeko teknika.
errotoskopia
Lan egin ahal eta nahi duela, lanik edo enplegurik gabe dagoen pertsona.
langabetu
Ahal eta nahi duela, lanean ari ez den pertsona.
langabe
Kontabilitatean erregistratu; kalkulu eta zenbaketa batean jaso edo kontuan hartu.
kontabilizatu
Prepuzioa glande edo zakil-mokoaren atzetik bildurik geratzen denean gertatzen den nahasmendua, zakileko odol-zirkulazioa eragotzi eta edemak sortzen dituena.
parafimosi