Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Teleskopioa.
urrutikuskin
Urteko lehen eguna, Mendebaldeko kulturetan eta egutegi gregorianoaren arabera urtarrilaren 1a izaten dena.
Urteberri
Urteberri (maiuskulaz).
urteberri
Urteberri.
Urteberri egun
Urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra luzatzen den urtea.
urte natural
Urte natural.
egutegiko urte
Urtean zehar epaitegiek lanean diharduten denbora-tartea, Espainian irailaren 1etik uztailaren 31ra dena.
urte judizial
Egun bakoitzari dagokion lekuan edo orrian oharrak idazteko erabil daitekeen egutegia.
ohar-egutegi
Orriak eta idazkiak karpeta batean aparte gordetzeko plastikozko zorro gardena, gehienetan zulatua, barruan dagoen edukia ikusgai jartzen duena.
zorro garden
Erakunde edo administrazio bateko diru-funtsak kudeatzen dituen pertsonaz edo erakundeaz mintzatuz, funts horien erabilerari buruzko argibideak eta justifikazioak eman behar dituena.
kontu-emaile
Gutxi gorabehera urtebete lana edo ikasketak utzi eta proiektu pertsonalak egiteko, hala nola bidaiatzeko, pertsona batek bere ohiko bizitzan egiten duen etenaldia.
urte sabatiko
Hutsean argiak duen abiaduran urtebetean zeharkatzen den distantzia, distantzia astronomiko handiak neurtzeko luzera-unitate gisa hartzen dena.
argi-urte
Zangotrabatzen.
zangarteka
Pauso luzeak ematen.
zangarteka
Gerrikoa lotzeko erabiltzen den metalezko pieza.
gerriko-belarri
Gizabanakoak elkartu eta ibiltzeko moduaz mintzatuz, errenkadak osatuz.
formazioan
Paseatzen; paseo bat egiten.
pasieran
365 egun dituen urtea, bisustua ez dena.
urte arrunt
366 egun dituen urtea, urte arruntari otsailaren 29a gaineratzen diona urte arruntak eguzki-urtearekin duen aldea zuzentzearren.
bisurte
Bisurte.
urte bisustu