Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Objektu batean eragiten duen azelerazioa neurtzeko tresna, bereziki horren mugimendua eta kokapen-aldaketak atzemateko erabiltzen dena.
azelerometro
Bideo-kamaren bitartez egiten den zaintza edo jagoletza.
bideozaintza
Ate-orria plano horizontal batean mugituz ireki eta itxi egiten den atea.
ate lerragarri
Zerbait edo gauza batzuk gune edo puntu batzuetan kontzentratzea, metatzea edo biltzea eta horren ondorioa.
kontzentrazio
Aldi berean izugarria eta gaitzesgarria den egoera edo ekintza.
izugarrikeria
Disoluzio bateko azido edo base baten kontzentrazioa neurtzeko teknika analitikoa, non beste disoluzio neutralizatzaile bat pixkanaka isurtzen den hasierako disoluzioa neutralizatu arte.
azido-base balorazio
Azido-base balorazio.
azido-base titrazio
Gai bai buruz ezer ez esan.
txintik ez atera
Etsai, erasotzaile edo aurkari bati aurre egiteko prestasuna adierazi.
hortzak erakutsi
Ehun edo oihal baten gainean josketa apaingarria egin.
brodatu
Ehun edo oihal baten gainean egiten den josketa apaingarria.
brodatu
Erliebezko apaingarriak dituen oihala.
brokatel
Irudiak barruraka, materialaren jatorrizko mailatik behera, zizelkatu edo landu egiten diren eskultura-teknika; teknika horrekin egindako lana.
erliebe hondoratu
Talde edo kolektibo bat zuzendu edo gidatu; talde edo kolektibo baten liderra, burua edo buruzagia izan.
lideratu
Kirol-lehia batean lehena izan.
lideratu
Pertsona partikularren arteko gatazkak ebazteko zuzenbidezko prozesuaren adarra.
bide zibil
Delitu eta beste urratze penalen prozesu judiziala.
bide penal
Legeak interpretatuz eta aplikatuz, justizia ezartzen duten estatuko erakundeen multzoa, hala nola epaileak, epaitegiak eta horien gobernu-organoak.
botere judizial
Bi portu eta beraz bi sarrera eta irteera dituen zirkuitu elektrikoa.
kuadripolo
Herrialde bateko lurralde osoan eskumenak dituen administrazio publikoen multzoa, orokorrean egoitza nagusia herrialdeko hiriburuan dutenak.
administrazio zentral