Advanced Search
Search Results
2685 total results found
Mikroipuin eta formato txikiko bestelako narratiba lanak, ikusentzunezkoak kasu, sortzen dituen narraziogintzaren aldaera.
mikronarratiba
Iltzeak gauza baten barrualdera indarrez sartu; iltzez bi gauza zeharkatuz haiek josi eta lotu.
iltzatu
Geldirik eta tinko geratzeko moduan finkatu.
iltzatu
Bizitza eta izaki bizidunak, haiek garatzeko kondizio fisiko-kimikoekin batera, ikertzen dituen zientzia.
biologia
Aldagai estatistiko bati buruzko datuek hartzen dituzten balioak eta horien maiztasunak, haiek agertzen diren aldi kopurua alegia, azaltzen dituen taula ordenatua.
maiztasun-taula
Unibertsoko astro eta beste egituren arteko distantzia itzelak neurtzeko unitatea da, argiak urtebetean zeharkatzen duen distantziarekin bat datorrena, gutxi gorabehera 9.46 × 10 ber 12 km.
argi-urte
Datuei buruz eredu jakinik eta beraz haiei parametrorik ezarri gabe, haiei buruz oso suposizio arinak eskatzen dituzten metodo estatistikoen multzoa.
estatistika ez-parametriko
Aldagai batek hartzen dituen balio ezagunetatik kanpo aurresan bat egitea eta horren ondorioa.
estrapolazio
Populazioko elementu guztiak zerrendatu eta behatzen dituen ikerketa mota.
ikerketa exhaustibo
Espainiako historian, 1830eko hamarkadatik monarkia isabeldarraren aldekoa edo horren jarraitzailea, karlistak, errepublikazaleak eta nazionalistak aurkari zituena.
dinastiazale
Pertsonen bizitzak deskribatzen dituzten gertaera garrantzitsuenei buruzko estatistika, hala nola jaiotzak, ezkontzak, ugalkortasuna eta heriotzak jasotzen dituena.
bizitza-estatistika
Datu batzuen batezbestekoa kalkulatzeko formula eta horren emaitza, datuen alderantzizko balioen batezbesteko aritmetikoaren alderantzizkoa dena.
batezbesteko harmoniko
Erabilitako Nekazaritza Azalera, eremu batean laborantzarako erabiltzen diren lurren multzoa eta horien azalera.
ENA
Gertaera bati buruz, hartaz duen ziurgabetasuna nahiz uste eta sinesmenen multzoa kontuan harturik, subjektu batek zenbatetsi edo estimatu egiten duen probabilitatea.
probabilitate subjektibo
Ikasturteko bateko egun lektiboak, jai-egunak, oporraldiak eta azterketa-garaiak zehazten dituen egutegia.
egutegi akademiko
Egoera jakin batetik egoera jakin batera igarotzeko probabilitatea, Markov-en kateetan eta bestelako probabilitate-ereduetan erabiltzen dena.
trantsizio-probabilitate
Bide batetik ateratzea eta horretarako erabiltzen den bidea.
desbideratze
Egurra edo zura ebakitzean hartatik nahi gabe ateratzen diren ziri gisako zati txiki eta luzeetako bakoitza.
ezpal
Bereziki paletetan jarritako zamak biltegi baten barruan garraiatu eta pilatzeko edota beste ibilgailu batera igo edo handik jaisteko erabiltzen den ibilgailu motorduna.
orga jasotzaile
Medikuak pazienteari iraganeko eta oraingo osasun-egoerari buruz egiten dion galdeketa, diagnostiko egokia osatze aldera.
anamnesi