Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Errusiako Iraultzaren inguruko garaian, iraultzaileen adar moderatuko kidea.
mentxebike
Ondasun baten jabe denak duen eskubidea, ondasun hori nahi duen bezala erabili eta besterentzeko, legeak ezarritako mugen barnean.
jabetza
Jabea duen gauza edo ondasuna.
jabetza
Norbaiti legez jabe den gauza edo ondasuna kentzea.
desjabetze
Kezka eta larrialdiak ekartzen dituen gauza.
buruhauste
Buruhausteak ekartzen dituen gauza.
buru-hausgarri
Banakaturik eta nahasturik dauden piezak irudi bat osatu arte elkartu behar diren jokoa.
buru-hausgarri
Buru-hausgarri.
puzzle
Idatzi, irakurri eta irakurtzen dena ulertzeko desgaitasun iraunkorra.
dislexia
Haize handia ibiltzen den lekua.
haize-leku
Atmosferako airea higitu.
haizea ibili
Denboran zehar gertatzen dena.
diakroniko
Hizkuntza bati buruz, horren bilakaerari erreparatzen diona.
diakroniko
Eliza gotiko eta erromaniko batzuetan presbiterioa eta absidea inguratzen dituen korridore erdizirkularra, sinestunen prozesioak bideratzeko eratua.
deanbulatorio
Kristau elizetan, aldarearen aurreko espazioa, kleroarentzat edo koroarentzat erreserbatua, eskailera edo eskudel batek nabetik banatua.
presbiterio
Handiustea, harrokeria.
arrandia
<i>Panthera tigris</i>, Asiako ugaztun haragile handia, <i>Felidae</i> familiakoa, buru borobila eta mutur motzekoa, kolore zerrendak eratzen dituen ilajearekin.
tigre
Jaurtitzen den zerbait iristen den punturainoko distantzia.
irismen
Jaurtitzen den zerbait heltzen den punturainoko tartea.
helmen
Zerbaiten eraginpean dagoen eremuaren neurria.
irismen