Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Organismo baten metabolismoan erreakzio kimiko baten katalizatzailea den biomolekula.
entzima
Oso azkar; abiadura handiz.
abiada bizian
Bioingeniaritzan edo ingeniaritzako metodoak eta tresnak biologiara eta osasun-zientzietara aplikatzen dituen arloan diharduen edo horretan aditua den pertsona.
bioingeniari
Ingeniaritzako prozedurak eta teknikak biologiara eta osasun-zientzietara aplikatzen dituen jakintza-arloa.
bioingeniaritza
Ingeniaritzako metodoak eta teknikak medikuntzara, farmaziara eta beste osasun-zientzietara aplikatzen dituen jakintza-arloa.
ingeniaritza biomediko
Objektu batean eragiten duen azelerazioa neurtzeko tresna, bereziki horren mugimendua eta kokapen-aldaketak atzemateko erabiltzen dena.
azelerometro
Bideo-kamaren bitartez egiten den zaintza edo jagoletza.
bideozaintza
Ate-orria plano horizontal batean mugituz ireki eta itxi egiten den atea.
ate lerragarri
Zerbait edo gauza batzuk gune edo puntu batzuetan kontzentratzea, metatzea edo biltzea eta horren ondorioa.
kontzentrazio
Aldi berean izugarria eta gaitzesgarria den egoera edo ekintza.
izugarrikeria
Disoluzio bateko azido edo base baten kontzentrazioa neurtzeko teknika analitikoa, non beste disoluzio neutralizatzaile bat pixkanaka isurtzen den hasierako disoluzioa neutralizatu arte.
azido-base balorazio
Azido-base balorazio.
azido-base titrazio
Gai bai buruz ezer ez esan.
txintik ez atera
Etsai, erasotzaile edo aurkari bati aurre egiteko prestasuna adierazi.
hortzak erakutsi
Ehun edo oihal baten gainean josketa apaingarria egin.
brodatu
Ehun edo oihal baten gainean egiten den josketa apaingarria.
brodatu
Erliebezko apaingarriak dituen oihala.
brokatel
Irudiak barruraka, materialaren jatorrizko mailatik behera, zizelkatu edo landu egiten diren eskultura-teknika; teknika horrekin egindako lana.
erliebe hondoratu
Talde edo kolektibo bat zuzendu edo gidatu; talde edo kolektibo baten liderra, burua edo buruzagia izan.
lideratu
Kirol-lehia batean lehena izan.
lideratu