Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Bere eragin ekonomiko, sozial eta kulturala mundu osora zabaltzen duen hiri-eremua.
metropoli global
Dimentsio anitzeko banaketa normal bati jarraitzen dion zorizko aldagaia.
bektore gausstar
<i>f(x)=exp(-x<sup>2</sup>)</i> oinarrizko adierazpena duen edonolako funtzio matematikoa, besteak beste banaketa normalaren dentsitate-funtzioa eratzeko baliatzen dena.
funtzio gausstar
Beste multzo baten partea den edo horren barruan dagoen elementu edo azpimultzoaren ezaugarria.
partekotasun
A multzo baten barruan dagoen B multzo batez mintzatuz, B multzoko elementu oro A multzoko elementu berdinarekin lotzen duen funtzio edo aplikazioa.
partekotasun-funtzio
f(x)=x funtzio matematikoa, x balio erreal bati balio hori bera esleitzen diona.
identitate-funtzio
Planoko zuzenaren y=mx+n erako ekuazioa, non m malda eta n interzeptoa diren.
zuzenaren ekuazio esplizitu
Zuzenaren Ax+By+C=0 erako ekuazioa.
zuzenaren ekuazio orokor
Planoko zuzen baten Ax+By+C=0 erako ekuazioa.
zuzenaren ekuazio inplizitu
Plano kartesiarrean, lerro zuzen bat jarraitzen duten (x,y) puntuen multzoa.
planoko zuzen
Irudiko kredituak.Wiki LIC- Commons
Geometriari edo espazioko eta planoko forma eta objektuei dagokiona.
geometriko
Puntu beretik igarotzen diren edo elkarrekiko paraleloak zuzenen multzo infinitua.
zuzen-sorta
Puntu beretik igarotzen diren edo elkarrekiko paraleloak zuzenerdien multzo infinitua.
zuzenerdi-sorta
Zuzen beretik igarotzen diren edo elkarrekiko paraleloak planoen multzo infinitua.
plano-sorta
Plano bateko zuzen batek banatzen dituen planoko bi eremuetako bakoitza.
planoerdi
Hiru dimentsioko espazio euklidear batean, lerro zuzen bati jarraitzen dioten (x,y,z) puntuen multzoa.
espazioko zuzen
Errenkada bat eta <i>n</i> zutabe dituen matrizea.
errenkada-matrize
Errenkada-matrize.
lerro-matrize
m errenkada eta zutabe bakarra duen matrizea.
zutabe-matrize
Matrize karratu batean, goiko eskuineko izkinatik beheko ezkerreko izkinara doazen elementuen multzoa.
bigarren diagonal