Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Kanpoan egiten den josteta, haizea hartzeko edo.
egurastu
Mainak egiten dituen pertsona, bereziki haurra.
mainati
Apetaldietan erreguka aritzen den haurra.
mainati
Apeta edo guraria betetzeko jokabide edo erakustaldia, bereziki burugabea denean.
apetaldi
Jende multzoa toki edo lurralde bat bizitokitzat hartu.
jendeztatu
Beste zerbait baldintzatu edo eragin egiten duena, bereziki hura gauzatzeko moduari begira.
baldintzatzaile
Berak sortutako marka ustiatu eta marka horretako produktuak edo zerbitzuak merkaturatzea eskaintzen duen konpainia, ordainsari baten trukean.
frankiziatzaile
Zuhaixka txiki eta adartsua.
sastraka
Lurra planetakoa ez den izaki biziduna.
estralurtar
Lurra planetakoa ez dena.
estralurtar
Zaunka egin edo egiteko joera duena.
zaunkalari
Gutun eta bestelako komunikazioetan erabili ohi den gizonentzako begirunezko trataera, bereziki goi mailako karguak aipatzeko erabiltzen dena.
jaun txit goren
Horretarako maila ez izan arren, zerbaiterako eskubidea edo meritua dutela uste dutenen jarrera adierazteko.
bururik ez eta txapela nahi
Agurtzeko esaldi adierazkorra.
adios, Frantzian Burdeos
Oparotasunean.
esne-mamitan
Erabateko zoriontasunean, gorenean.
esne-mamitan
Kuxkuxean begira egoten dena.
begiluze
Oso harro eta pozik.
praketan kabitu ezinik
Egoera larri batean, irtenbidea ustekabean aurkitu edo topatu.
zerua irekita ikusi
Adierazitako denboran baino beranduago ez.
beranduenez