Advanced Search
Search Results
12395 total results found
Fruitu baten erdigunea.
zuztar
Zigarroa erretakoan geratzen den muturra.
zuztar
Aurrera eta atzera ibili, dena delakoa erabaki gabe edo beharrik gabe luzatuz.
joan-etorritan ibili
Zerbait egiterakoan, luzamendutan edo joan-etorritan ibili.
itzulinguruka
Arinkeriaz, ganorarik gabe.
zirriki-marraka
Itzulinguruka hitz eginez.
zirriki-marraka
Idazkera azkar eta baldarrez.
zirriki-marraka
Zirkunferentzia formako pieza, gehienetan metalezkoa.
zirrindola
Metal edo beste material bateko pieza, erdiko zulo zirkular batekin, torloju batean ahokatu eta azkoin batez estutuz, torlojuko buruaren eta azkoinaren arteko karga banatu egiten duena.
zirrindola
Lo egiteko gogoa.
logura
Hots arin jarraitua.
txutxu-mutxu
Isil-misilka egiten den hizketa.
txutxu-mutxu
Jendartean dabilen sekretu edo ustezko berria, egiazkoa edo faltsua izan daitekeena, eta maiz beste batzuk kritikatzeko asmoarekin zabaltzen dena.
txutxu-mutxu
Isileko hizketan.
isil-misilka
Irrati edo telebista saioetan hitz egiten duen profesionala, berriak emanez, iruzkinak eginez edo beste pertsona batzuk elkarrizketatuz.
esatari
Guztiz harrituta.
sor eta lor
Izaki bizidun batek bere eta bere espeziearen biziraupenerako garatu behar dituen funtzioa, izaki bizidun izatea definitzen duena.
bizi-funtzio
Ikus, gehiago jakiteko: Bizi-funtzioak, Bioscio webgunean.
Zerbaiten balioa edo prezioa finkatu.
kotizatu
Aldiroko diru-ekarpenak egin.
kotizatu
Hizkuntza batzuetan dakiena.
eleanitz