Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Diagonal nagusiko elementuak berdinak eta beste elementu guztiak, diagonaletik alde banatara, 0 diren matrizea.
matrize eskalar
Elementu guztiak 0 diren matrizea.
matrize nulu
Zenbait zutabe- edo errenkada-bektorek eratzen duten matrizea.
bektoreen matrize
Zutabe eta errenkada guztietan 1 balioa duen elementu bana, edozein kokapenetan eta beste guztiak 0 direlarik, duen matrize karratua.
permutazio-matrize
Zutabe bakarreko matrize gisa adierazten den bektorea.
zutabe-bektore
Errenkada bakarreko matrize gisa adierazten den bektorea.
errenkada-bektore
Determinantea 0 duen eta beraz alderantzikagarria ez den matrize karratua.
matrize singular
Determinantea 0 ez duen eta horrenbestez alderantzikagarria den matrize karratua.
matrize erregular
Ardoak eragiten duen beldur iraunkor irrazional eta patologikoa.
enofobia
Alderantzizko matrizea eta matrize iraulia berdinak dituen matrize karratua.
matrize ortogonal
Matrize batean, elementu guztiak 0 dituen errenkada.
zero errenkada
Ikaslearen parte-hartze aktiboaren bitartez garatzen den ikaskuntza-irakaskuntza prozesua, praktika landuz edota ideien sorrera eta eztabaidak sustatuz, banaka eta taldeka.
ikaskuntza parte-hartzaile
Errenkada orotan diagonal nagusiko elementuaren balioa absolutua errenkada horretako beste elementuen balio absolutuen batura baino handiagoa edo berdina den matrize karratua.
matrize diagonalean menderatzaile
Zeroak baino ez dituzten errenkadak behealdean izatearekin batera, beste errenkadetan zero ez den lehen elementua, pibote izenekoa, goiko errenkadetan baino eskuinerago dagoen matrizea.
matrize mailakatu
Pibote guztiak 1 diren eta piboteko zutabeetan pibotea ezin beste elementu guztiak 0 diren matrize mailakatua.
matrize mailakatu murriztu
Dimentsio edo ordena bereko bektore zenbait harturik, haiekin binaka eta era ordenatuan egindako biderketa eskalarraz kalkulatzen diren elementuak dituen matrizea.
Gram-en matrize
Ekuazio linealetako sistemak ebazteko metodoa, matrize zabaldua matrize mailakatu bihurtzean datzana.
Gauss-en ezabapen-metodo
Koefiziente-matrizea triangeluarra den ekuazio linealetako sistema, ordezkapen progresiboaz edo erregresiboaz ebatzi daitekeena.
sistema triangeluar
Ekuazioen eta ezezagunen kopuru berdinak dituen ekuazio linealetako sistema ebazteko erregela, koefiziente-matrize nulua ez delarik, determinanteen arteko zatiketaz garatzen dena.
Cramer-en erregela
Oharra: Gabriel Cramer (1704-1752) suitzar matematikariaren oroimenez.
Cramer-en erregela
Cramerren erregela