Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Estatu bat egituratzen duten erakundeen multzoa, erakunde horiek beraien artean eta hiritarrekin dituzten harremanekin batera, hala nola askatasun politikoak eta hauteskunde-sistema.
sistema politiko
Nazioa edo horren barnean dagoen komunitate politiko batek bere gobernurako eratzen dituen erakundeen multzoa, haien arteko harremanekin batera.
antolakuntza politiko
Zerbaiti berez dagokiona, kanpoko eraginik gabe.
intrintseko
Kanpotik datorrena; kanpoko zerbaiten eraginez gertatzen dena.
estrintseko
Kanpotik datorrena; kanpokoa.
kanpotiko
Ofizialki onartu edo balioztaturik dauden zentroetan edo moduetan jasotako ikasketak gaindituta titulu ofiziala dakarren prestakuntza.
prestakuntza arautu
Ofizialki onartzen ez den eta beraz titulu ofizialik ematen ez duen prestakuntza akademikoa.
prestakuntza ez-arautu
Prestakuntza ez-arautu.
arautu gabeko prestakuntza
Jakintza-arlo bati buruz edo lanbide baterako pertsona batek egiten dituen ikasketa teoriko eta praktikoen multzoa.
formakuntza
Prestakuntza arautu.
formakuntza arautu
Prestakuntza ez-arautu.
formakuntza ez-arautu
Prestakuntza ez-arautu.
arautu gabeko formakuntza
Dagokien ikastetxeetan eta hezkuntza-erakundeetan egindako erdi- eta goi-mailako ikasketa teorikoen multzoa.
prestakuntza akademiko
Prestakuntza akademiko.
formakuntza akademiko
Gizakiaren eta goi-mailako animalien bizi-funtzioei buruz, nahi gabe garatzen dena.
begetatibo
Idazketa-sistema primitiboen multzoa, bereziki Neolitikoan zehar garatu zirenak.
protoidazketa
Frantziako Iraultzatik zabaldutako konspirazio-teoria erreakzionarioa, juduek eta masonek mundua menderatzeko plana dutela eta frankismoak bereziki baliatu zuena alegiazko etsai bat sortzeko.
konspirazio judeo-masoniko
Helburu politikoak lortze aldera eratutako elkarte edo organoa, ideologia politiko jakin bat bultzatu, erabaki kolektiboak hartu edota gobernuan diharduena.
erakunde politiko
Norberaren eta besteen emozioak hauteman eta ulertu eta norberaren emozioak landu, kudeatu eta erregulatzeko gaitasuna.
adimen emozional
Esanahi edo interpretazio lausoa duen estimulua, erreakzio zehatz eta jakinik ez dakarrena.
estimulu anbiguo