Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Klan edo leinu batzuek osatzen duten gizataldea, baliabideak partekatu egiten dituena eta gizarte antolakuntza autonomoa duena.
tribu
Gizakiek osaturiko taldea, elkarrekiko harremanek eratua.
gizatalde
Ekonomia indartsueneko munduko 20 herrialdek osatzen duten elkartea, mundu zabaleko arazo eta erronka ekonomikoak eta politikoak elkarrekin eztabadaitzeko sortua.
G20
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea, munduko herrialde aurreratuenek osatzen duten elkartea, politika ekonomiko eta sozialen azterketan eta kontsultan diharduena.
ELGA
Lasaitasun edo baretasun eza; urduri dagoenaren egoera.
urduritasun
Legezkoa edo legearen araberakoa dena.
legitimo
Bidezkoa, zuzena.
legitimo
Megabyte, digitalki kodetutako informazioaren tamaina-unitatea, milioi bat byteren baliokidea.
MB
Nazioarteko Diru Funtsa, nazioarteko erakunde finantzarioa.
NDF
Harreman ekonomikoak, politikoak, sozialak eta kulturalak mundu osora zabaltzen diren fenomenoa.
mundializazio
Bereziki fruitu eta loreei buruz, ihartua, txikitua, zapaldua.
ikol
Bezero potentzialen artean banatutako katalogo inprimatu batean agertzen diren produktuak saltzeko merkaturatze-modalitatea, zeinetan erosketa posta, telefono edo internet bidez burutzen den.
katalogo bidezko salmenta
Produktuen eskaintza posta bidez helarazten den eta horien erosketa ere posta bidez egiten den salmenta-modalitatea.
posta bidezko salmenta
Eragiketa komertzial batean, diru sarrerak ken gastuak, egotzitako amortizazioak, interesak eta zergak.
mozkin garbi
Eremu batean bizi diren izaki bizidun guztien materia kantitatea.
biomasa
Energia-iturri gisa erabil daitekeen materia organikoa.
biomasa
Berez, hots, izatez edo kanpoko eraginik gabe, gertatzen dena.
berezko
Jaiotza eta heriotza kopuruen arteko aldeari dagokiona.
begetatibo
Nahiko merkea.
merketxo
Prezio merke samarrean.
merketxo