Advanced Search
Search Results
5790 total results found
Zoriz gertatzen diren fenomenoak simulatzeko teknika, zorizko zenbakietatik probabilitate desberdinen araberako emaitza artifizialak sortzea helburu duena.
Montecarloko metodo
Proba objektibo bat puntuatu eta ebaluatzeko erantzun zuzenen zerrenda.
zuzenketa-txantiloi
Bi muturren arteko puntu guztiak biltzen dituen tartea, muturretako puntuak ezik.
tarte ireki
Bi muturren arteko puntu guztiak biltzen dituen tartea, muturretako puntuak barne.
tarte itxi
Tarte batean edo bere izate-eremu osoan, aldagai independenteak gora egin ahala goraka doan funtzioa.
funtzio gorakor
Lagin nagusi batetik lagin txikiagoak, azpilaginak alegia, erauzteko prozesua.
azpilaginketa
Populazioa bat zerrendatzean sartu beharreko elementu guztiak ez sartzea.
azpiestaldura
Migrazioen ondorioz herri, eskualde edo herrialde batean izandako biztanleria-aldaketa, positiboa nahiz negatiboa izan daitekeena.
migrazio-hazkunde
Populazio handiagoa batetik bereizi edo banandu egiten den multzo edo zati bat, horri buruz ikerketa aparte egiteko.
azpipopulazio
Populazio estatistiko bat zerrendatzean, behar baino elementu edo unitate gehiago barnehartzea.
gainestaldura
Epikuroren eta haren jarraitzaileen mugimendu eta doktrina filosofiko eta morala.
epikureismo
Hodei multzo trinkoak dakarren euri jasa eta haizete bortitza, horrekin batera tximistak eta trumoiak eragiten dituena.
ekaitz
Ziurtasun.
segurtasun
Urrutitik eta telekomunikazio teknologiak eta bereziki Internet erabiliz egiten den lana.
telelan
Partikularzki, lagapen-kontratu batean dena delakoa lagatu egiten duena.
lagatzaile
Partikularzki, kontratu-lagapen batean bere kontratu-posizioa lagatzen duena.
lagatzaile
Solasean edo hizketan ari diren lagunetako bakoitza.
mintzakide
Lurraren barne indarrek, hala nola lurrikarrak eta tolesturak, lurrazalean eragindako formazio geologikoetan sorturiko aintzira.
aintzira endogeno
Lurrazaleko fenomenoek eragindako aintzira, hala nola glaziar eta modelatze karstikoaren kausaz sorturikoa.
aintzira exogeno
Probabilitatearen eta zorizko fenomenoen eraketa matematikoa latzen duen matematikaren adarra, estatistikaren oinarri gisa erabiltzen dena.
probabilitate-teoria