Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Online banku.
banku digital
Tramiteak online egitea ahalbidetzen duen administrazio edo organismo publiko baten webgune edo plataforma digital segurua.
egoitza elektroniko
Bereziki antzinako kristau elizan eta XI. mendera arte, apezpiku bat buru duen elizbarruti batean, urruneko eskualde gobernatzeko apezpikuak izendatzen duen ordezkari edo laguntzailea.
korapezpiku
Datu elektroniko gisa eratzen den sinadura segurua, online tramiteak egiteko erabiltzailearen nortasuna ziurtatzen duena.
sinadura elektroniko
Elizbarruti.
diozesi
Elizbarruti.
diozesa
Legez kanpoko azpijokoak baliatuz zergak ordaintzeari uztea.
zerga-ihes
Zerga-ihes.
ihes fiskal
Epe finkoko gordailua eta inbertsio-funtsa konbinatzen dituen banku-gordailua.
gordailu konbinatu
Harreman komertzialak, kulturalak eta bestelakoak bertako herrialdetik beste herrialde batzuetara zabaltzea edo eramatea.
nazioartekotze
Nazioartekotze.
internazionalizazio
Boterea indarrez hartu eta nagusikeriaz gobernatzen duen agintaria.
tirano
Etimologia: Antzinako grezierazko τύραννος, týrannos.
Tirano edo indarrez eta nagusikeriaz gobernatzen duenaren zapalkuntza; zapalkuntzazko gobernu-sistema.
tirania
Langabezia iraunkorra, lan eskaintzaren eta eskariaren arteko desadostasunen edota ekonomia egitura eta hazkunde ekonomiko desegokien ondorioz gertatzen dena.
egiturazko langabezia
Beste batena den kargu, aginte edo eskubide baten jabe egin.
usurpatu
Fitxategi-kudeatzaile batean, fitxategi, karpetak eta direktorioak modu hierarkikoan erakusten dituen elementua.
zuhaitz-bista
Hiri baten erdigunea edo erdiko aldea.
hirigune
Hiri-egitura duen gunea.
hirigune
Hirigune batean edo hirigune batetik gertu dagoen lorategi, parke edo naturgunea.
berdegune
Gizakiak eraldatu gabeko edo gutxi eraldatutako eremua, jatorrizko paisaia, ibaiak, basoak eta beste elementu geografiko eta biologikoak atxikitzen dituena.
naturagune